The Stand (telesaila)

Wikipedia, Entziklopedia askea
The Stand (telesaila)
W. G. Snuffy Waldenen telesail laburra
SortzaileaStephen King
EgileaW. G. Snuffy Walden
Argitaratze-data1994
Jatorrizko izenburuaThe Stand
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Sasoi kopurua1
Atalak4
Ezaugarriak
Genero artistikoazientzia-fikzioa, horror television series (en) Itzuli eta television series based on a novel (en) Itzuli
Iraupena5:45 minutu
Deskribapena
OinarrituaThe Stand
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Mick Garris
Gidoigilea(k)Stephen King
Antzezlea(k)
Bestelako lanak
MusikagileaW. G. Snuffy Walden
Emanaldia
Jatorrizko igorleaABC-2021-LOGO.svg American Broadcasting Company
Hasiera-data1994ko maiatzaren 8a
Amaiera-data1994ko maiatzaren 12a
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaNew York, Texas, Arkansas, Colorado, Maine eta Nebraska
Argumentu nagusiademon (en) Itzuli eta epidemia

IMDB: tt0108941 Allocine: 126113 Rottentomatoes: tv/the_stand Allmovie: v134603 Metacritic: tv/stephen-kings-the-stand Edit the value on Wikidata

The Stand (literalki "Postua" edo "Erresistentzia", Hego Euskal Herrian "Apokalipsia" eta Ipar Euskal Herrian "Izurria") 1995eko estatubatuar telesail labur edo telefilma bat da. 1978ko Stephen King idazlearen The Stand eleberrian oinarrituta dago (1990ean berrargitaratua). 1995ko maiatzaren 8a ABC telebista katean aireratu zen, denera 365 minutu irauten zituen eta 4 ataletan banatua zegoen. Mick Garrisek zuzendu zuen.

Bertan aktore ugarik antzeztu zuten, tartean Gary Sinise, Molly Ringwald, Jamey Sheridan, Rob Lowe, Laura San Giacomo, Miguel Ferrer, Ruby Dee, Bill Fagerbakke, Corin Nemec, Adam Storke, Ray Walston, Matt Frewer, Ossie Davis eta Shawnee Smith zeudelarik.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etorkizun hurbil bati buruzko ikuspegi apokaliptikoa eta epikoa eskeintzen du. Ia gizateri osoa hil duen mundu mailako izurri ikaragarri baten ondoren AEBtan biziraun duten gizaki urriak Ongia eta Gaizkiak burutuko duten azken borroka batean bi aldeen artean hautatzea beharturik egonen dira, borroka horren emaitzak gizateria beraren patua erabakiko duelarik. Gaizkiaren jarraitzaileek Randall Flagg (Jamey Sheridan) pertsonaia ilun eta maltzurra buru dutelarik mundua euren pentsamolde ilunaren arabera berreraiki nahi dute. Bitartean, Ama Abigail Freemantle (Ruby Dee) buru duten Ongiaren aldeko lau kide ausartek (Stu, Larry, Ralph eta Glen) Flagg eta bere morroien aurkako misio bati ekingo diote, horretarako Ongiaren aldekoen egoitza dagoen Nebraskatik Gaizkiaren egoitza den Las Vegas hirira zuzenduz. Laukote honek (Gary Sinise, Adam Storke, Peter van Norden eta Ray Walston) arrisku harrigarrienei aurre egitean, Gaizkiari aurre egin eta garaitzeko saiakeran euren biziak baina askoz ere gehiago arriskatuko dute.

Atalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Izurria
  • Ametsak
  • Traizioa
  • Erresistentzia / Apokalipsia

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]