The Stand

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
The Stand
Datuak
Idazlea Stephen King
Argitaratze-data 1978ko iraila
Generoa Beldurrezko eleberria
Zientzia-fikzio post-apokaliptikoa
Jatorrizko izenburua The Stand
Hizkuntza ingelesa
Argitaletxea Doubleday Itzuli
Herrialdea  AEB
Orrialdeak 823
ISBN 978-0-385-12168-2
OCLC 27417158
Euskaraz
Izenburua The Stand

The Stand Stephen King estatubatuar idazlearen Zientzia-fikzio post-apokaliptikozko eta beldurrezko eleberri bat da. 1978ko irailean Doubleday argitaletxeak argitaratu zen.

1990ean The Stand: The Complete & Uncut Edition izenburupean berrargitaratu zen, jatorrizko 1978ko eleberriko 1980ean jazotako argumentua 1990era eguneratu eta egokituz, bai eta jatorrizko eleberria laburtzeko argitaraturik gabe gelditu ziren zati eta testu luzeak gehituz.

Eleberriak etorkizun hurbil eta beldurgarri bati buruzko ikuspegi apokaliptikoa eta epikoa eskeintzen du.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ia gizateri osoa hil duen mundu mailako gripe izurri ikaragarri baten ondoren AEBtan biziraun duten gizaki urriak Ongia eta Gaizkiak burutuko duten azken borroka batean bi aldeen artean hautatzea beharturik egonen dira, borroka horren emaitzak gizateria beraren patua erabakiko duelarik.

Gaizkiaren jarraitzaileek Randall Flagg pertsonaia ilun eta maltzurra buru dutelarik mundua euren pentsamolde ilunaren arabera berreraiki nahi dute. Bitartean, Ama Abigail Freemantle buru duten Ongiaren aldeko lau kide ausartek (Stu Redman, Larry Underwood, Ralph Brentner eta Glen Bateman) Flagg eta bere morroien aurkako misio bati ekingo diote, horretarako Ongiaren aldekoen egoitza dagoen Nebraskatik Gaizkiaren egoitza den Las Vegas hirira zuzenduz. Laukote honek arrisku harrigarrienei aurre egitean, Gaizkiari aurre egin eta garaitzeko saiakeran euren biziak baina askoz ere gehiago arriskatuko dute.

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]