The Woman in Red (1984ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
The Woman in Red (1984ko filma)
Filma
Jatorrizko izena The Woman in Red
Urtea 1980
Generoa komedia erromantikoa
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Iraupena 85 minutu
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) San Frantzisko
Narratibaren kokalekua San Frantzisko
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Gene Wilder
Gidoigilea(k) Gene Wilder
Antzezlea(k)
Kelly Le Brock
Gilda Radner
Gene Wilder
Charles Grodin
Joseph Bologna
Judith Ivey





Ekoizpena
Ekoizlea Victor Drai
Konpainia ekoizlea Orion Pictures
Edizioa Christopher Greenbury
Bestelako lanak
Musikagilea John Morris
Argazki-zuzendaria Fred Schuler
Kanpo loturak

The Woman in Red (euskaraz Gorrizko Emakumea) 1984ko Gene Wilder estatubatuar zinema zuzendari, gidoigile eta aktorearen amodiozko komedia filma bat da. 1976ko Yves Robertek zuzendutako Pardon Mon Affaire ("Barka Nire Afera") frantziar filmaren egokitzapena da. Bertan, Gene Wilder, Kelly LeBrock eta Gilda Radner aktoreek antzeztu zuten.

Filmak Stevie Wonder abeslariak abestutako I Just Called to Say I Love You abesti ospetsuari esker Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria irabazi zuen, tartean urte hartan zinemaratu zen Ghostbusters ("Mamu-Ehiztariak") filmaren Ray Parker, Jr. abeslariaren izenburu berdineko Ghostbusters abestia garaituz.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Teddy Pierce (Gene Wilder) itxuraz pozik bizi dela dirudien gizona da: emazte, seme-alaba eta lagun onak izateaz gain eta iragarki agentzian batean lanpostu bikaina du. Baina bapatean bere bizitzan zetazko soineko gorria duen emakume erakargarri bat gurutzatuko da (Kelly LeBrock), bere agentziako iragarki kanpania berrirako hautatu duten modelo berria dela jakingo duelarik. Une horretatik aurrera, Teddyk harekin abentura bat izatea amestuko du.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]