Thea Ehre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Thea Ehre

Bizitza
JaiotzaWels (en) Itzuli1999ko abenduaren 19a (24 urte)
Herrialdea Austria
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakzinema aktorea
Jasotako sariak

IMDB: nm12284722 Allocine: 946187 Edit the value on Wikidata

Thea Ehre (Wels, Austria, 1999ko abenduaren 19a) aktore eta trans aktibista austriar bat da. [1] Nazioartean ospea lortu zuen Bis ans Ende der Nacht (2023) film luze saritutako debutarekin, zeinak Zilarrezko Hartz bat eman zion Berlinale jaialdian.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Thea Ehre Austria Garaian jaio zen, eta bertan hazi zen. Antzerki, zinema eta komunikabide ikasketak egin zituen Vienan. [1]

2020az geroztik aktore gisa lan egiten du batez ere, Austrian eta Alemanian agertu da film eta telesailetan. [1] Esate baterako, Luden – Könige der Reeperbahn (2023) Amazon Primeko krimen telesaila, Hanburgoko St. Pauli auzoan 1980ko hamarkadan girotua. [2] 2021eko otsailean, SZ-Magazin aldizkariak egin zuen ekintza bat 184 aktore lesbiko, gay, bisexual, queer, ez bitar eta trans publikoki aurkeztuz, eta han agertu zen Thea Ehre, izen honekin orduan: Thea David Ehrensperger. [3]

Ehrek zineman egin zuen debuta Christoph Hochhäuslerren Bis ans Ende der Nacht thrillerrean, Berlingo Nazioarteko Zinemaldian 2023ko edizioan lehiatzeko gonbidapena jaso zuena. Leni izeneko emakumezko kriminal trans bat erretratatu zuen Timocin Zieglerrekin batera. Bere paperagatik, errepartoko aktore onenaren Zilarrezko Hartza eman zioten (aktore nagusiarentzako saria, zeremonia berean, Sofia Otero euskal aktore eta haurrak jaso zuen[4]). Ehrek trans komunitateari eskaini zion saria.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, alemanezko wikipediako «Thea Ehre» artikulutik itzulia izan da, 2023-02-27 data duen 231295341 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-02-27 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. a b c Thea Ehre. In: volkstheater.at (abgerufen am 12. Februar 2023).
  2. Luden. In: moviepilot.de (abgerufen am 12. Februar 2023).
  3. Carolin Emcke, Lara Fritzsche: »Wir sind schon da«. In: SZ-Magazin, 4. Februar 2021.
  4. (Gaztelaniaz) «La Berlinale dio el Oro al cine "social" y premió la diversidad sexual» euronews 2023-02-25 (Noiz kontsultatua: 2023-02-27).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]