Queer

Wikipedia, Entziklopedia askea

Queer (ingelesez, queer ([kʷɪɚ(ɹ)]), “arraro”, “bitxi”, “ez ohiko”) etiketa libreko gizartea defendatzen duen lanketa teorikoa da, non pertsona guztiak errespetatuak diren eta eskubideak era berdinzalean gauzatzen diren[1]. Gizartean onartutako sexualitateak baino harantzago joatea aldarrikatzen du Queer mugimenduak: bizimodu heterosexualaz, monogamoaz eta adin eta klase bereko pertsonen arteko harremanez harago, alegia. Mugarik gabeko mundua eta eskubide berdineko pertsona ezberdinak izatea lortu nahi da, bakoitza den modua izan eta agertzea, alegia. Irainaren berradierazpenarekin, queer mugimenduak berretsi nahi du aukera sexual ezberdina giza-eskubide bat dela. "Normala" den sexualitatearen espiraletik urruntzen diren sexualitate guztiak sexualitate periferikoak dira[2].

Hitzaren etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Queer hitzak, aditz gisa, ezarritako arauak “ezegonkortzea” esan nahi du. Izenondo gisa berriz, “arraroa”, “okerra” edo “bitxia” da eta ez litzateke existituko bere kontrakoa gabe: straight, “zuzen” edo “heterosexuala” esan nahi duena[3].

Hitz ingelesak, izen bezala erabilita, “emagizon”,homosexuala” edo ”gay” esan nahi du; sexualitateari gutxiespen-zentzua emanez, orientazio homosexuala ohore falta eta anormaltasunarekin lotzen du.  

Queer hitza hurrengo esamoldeetan agertzen da: to be queer in the head (burutik jota egotea), to be in queer street (zor asko izatea), to feel queer (ondoezik edo gaixorik egotea), queer bashing (eraso bortitzak homosexualei).

Berbak, emakume baten izaera iraultzailea eta urratzailea islatzen du, menpeko feminitatearen ohituratik askatzen dena, emakume maskulino batena, emagizon batena edo tipologia menderatzailea baino sentikortasun gehiago duen gizon batena, “aurkako generoaren arropa” daramanarena…

Queer hitzak ez dauka itzulpenik ez euskarara, ez gaztelaniara, ez frantsesera (Qubec-ek itzulpen proposamen bat egin zuten 2000n: alloxexuel edo altersexuel[4]). “Queer Teoria” itzultzen saiatu izan da hurrengo izenekin: teoria okerra, emagizonen teoria, teoria arrosa, “ulertutako” teoria, teoria urratzailea… Betiere, hitz ingelesaren esanahi zehatza galtzen da, horregatik mantendu da jatorrizko hizkuntzan (Llamas, 1998; Guasch, 1998, 2000; Mérida, 2002).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVIII. mendean sartu zen Queer hitza ingeleseko hiztegian. Hitzak, pertsona tranpati, lapur edo ardi galdu bati egiten zion erreferentzia, baita ere emakumea edo gizona zen igarri ezin zen pertsona bati. Gainera, emakume maskulino edo emagizon bat kalifikatzeko balio zuen ere.

Viktoriar Aroan (Erresuma Batuan Viktoria I erreginaldian: 1837-1901), heterosexualitatearen balioa defendatzen zenean, queer hitza erabiltzen zen heterosexualtasunetik ateratzen ziren pertsonak izendatzeko. Emagizonak, lesbianak eta trabestiak queer ziren.

Hala ere, bi menderen ostean, hitzaren esanahia zeharo aldatu zen. 1980ko hamarkadako erdialdean, HIES-aren krisialdiak bultzaturik, talde txiki askok Queer irainaz jabetzea erabaki zuten, eta hortik ekintza politiko-iraultzaile bat atera zuten. Horrela, lehen errepresio soziala eragiten zuen hitza izan zena, iraultzarako osagai bihurtu zen. Halaber, homosexualek emagizon izena arbuiatu eta beren burua queer deitu zuten.

Queer ikasketen jatorria Amerikako Estatu Batuetako testuinguru sozial korapilatsu batean izan zen. Hasieran, sexualitatearen teoria berrien ostean hasi ziren ikertzen (Foucault1976; Weeks, 1998), baita Boswell-en (1980) aurkikuntzaren (Antzinarotik Erdi Aroaren amaierara arte izandako orientazio homosexualaren errespetuari buruz) ondoren ere. Adrienne Rich-ek (1996) derrigorrezko heterosexualitatearen eta orientazio homosexualaren existentziari buruz idatzi zuen artikuluak osatu zuen. Dover-ek (1980) aurkitutako ebidentzia arkeologikoak agerian utzi zuen Aintzinako Grezian egondako jokaera homosexuala.

Halaber, unibertsitateek sexualitateen ikerketaren inguruan zuten jakin-mina handitzeak ere izan zuen eragina Queer ikasketetarako[5].

Aldarrikapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Termino orokorretan, Queer teoriak  derrigorrezko heterosexualitatea desafiatu (“heteronormatibitatea” ere deitua) eta gizabanakoa bere genero identitateagatik edo orientazio sexualagatik sailkatzea errefusatzen du.

« Zergatik definitu beharko ginateke sexualitatean daukagun gustu batengatik? Zergatik emakume batek gizon bat gustuko badu, heterosexual gisa definitu behar da? Edo, emakume batek, sexu bereko pertsona bat gustuko badu lesbiana bezala sailkatu behar da? »

—Andrea Garcia Becerra, antropologoa, masterra Genero ikasketetan eta Javeriana de Bogota Unibertsitateko irakaslea


Edozein identitate sailkapenek (lesbiana edo heterosexuala adibidez) pertsona arautu, kontrolatu, zilegitu eta neurri txikiagoan, askatu egiten du. Homosexual hitza medikuntzaren boteretik dator, ikuspuntu patologiko batengatik. Zenbait medikuk sortu zuten hitza XIX. mendearen amaieran, ia “subjektu mota” berri bati buruz hitz egiteko.

Zaila da baieztatzea mundu osoan daudela pertsona transgeneristak eta beti existitu direla, ekintzaileek eta medikuek finkatutako termino bat delako. Izan liteke herri indigena batean sailkapen hori ez existitzea eta soilik “bi espiritu”-ko pertsona bat izatea. 2002tik hitz egiten da trans. pertsonei buruz, lehenago zoroak edo trabestiak baitziren.

Sailkapen homosexual, heterosexual eta transexualaren kontra egiteaz gain, Queer teoriak generoaren araberako sailkapenak ere zalantzan jartzen ditu: emakume, gizon, maskulino eta femenino, ezarpentzat hartzen dituelako. Fonseca eta Quintero ikertzaileen arabera, feminitatea ez da aukeraketa baten emaitza, baizik eta genero arau batzuen ondorioz inposatutakoa.

LGTBIQ+ siglak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Queer pentsamoldeak LGTBI+ (Lesbianak, Gayak, Transexualak, Bisexualak eta Intersexualitatea)[6] kontuan hartzen dituenez, kontraesana da LGTBIQ+-ri buruz hitz egitea.

Queer ezin da sigla horren sailkapen bat gehiago bezala ulertua izan: ez da lerrokatu nahi, ez definitu nahi, jariakortasun etengabe batean bizi nahi du terminoak.

Orain, queer ezin da ulertu gay edo homosexualaren sinonimo gisa. Identitate batean pausatzearen tentaldira eusteari buruz doa. Etengabeko garapenean egotea eta kontzientzia kritikoa proposatzen ditu teoriak.

Teoriaren kontrako iritziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Queer Teoriak baditu aurkariak ere: itzulpenik ez daukan hitz bat erabiltzeagatik kritikatzen dutenak, LGTBI+ borroka politikoa ezagutzen ez dutenak, identitate horiek zalantzan jartzen dituztelako.[7]

Beste batzuentzat, Queer, moda akademiko bat da soilik, akademikoek soilik ulertzen duten eta lainoetan dagoen eztabaida bat dela argudiatuz.

Aktibista batzuk akademiako hizkuntzagatik beldurtzen dira. Toki baztertzaile bat dela sentiarazten dute; horregatik, adierazten dute garrantzitsua dela ahalegin handiagoa egitea hitz egiteko eta elkarri laguntzeko.

Judith Butler-ek, Critical Queer (2002)[8] testuan, azpimarratzen du Queer terminoak hizkuntza praktika batengatik jardun duela, eta helburua mintzatzen den pertsonaren degradazioa dela. Filosofoarentzat, genero arauak bakarrik funtzionatzen du, feminitateari eta maskulinitateari buruzko idealen haragitzea exijitzen du eta ia beti heterosexualtasunarekin bat egiten du.

Badaude gainazaleko hainbat kritikak ere. Haietan, baieztatzen da teoria honen atzetik pertsona batzuk bakarrik daudela, beren burua garrantzitsuago ikusten dutenak Queer bezala definituz, gay edo lesbiana ordez.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. TRANSformemos el mundo, ficha técnica campaña del 17 de mayo, Día Internacional contra la LGTBIQ+fobia; Cruz Roja Juventud
  2. Sexualidades periféricas : consolidaciones literarias y fílmicas en la España de fin de siglo XIX y fin de milenio. (Primera edición. argitaraldia) ISBN 9788424513412. PMC 972513052..
  3. (Ingelesez) «Explicación sencilla de qué es ser queer» Sentiido 2013-08-10 (Noiz kontsultatua: 2018-03-17).
  4. (Frantsesez) «Grand dictionnaire terminologique - personne queer» gdt.oqlf.gouv.qc.ca (Noiz kontsultatua: 2022-03-27).
  5. Fonseca Hernández, Carlos; Soto, Quintero; Luisa, María. (April 2009). «La Teoría Queer: la de-construcción de las sexualidades periféricas» Sociológica (México) 24 (69): 43–60. ISSN 0187-0173. (Noiz kontsultatua: 2018-03-17).
  6. (Gaztelaniaz) Máscolo, Tomás. «¿Qué significa LGTBI?» La Izquierda Diario (Noiz kontsultatua: 2018-03-17).
  7. (Gaztelaniaz) Báez Arroyo, María I.. (PDF) Acerca de la deconstrucción de género. .
  8. 1956-, Butler, Judith,. (2006). Gender trouble : feminism and the subversion of identity. Routledge ISBN 9780415389556. PMC 63679948..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]