Theo Adam

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Theo Adam
Bundesarchiv Bild 183-1987-1023-055, Berlin, 750-Jahr-Feier, Staatsakt, Konzert, Adam.jpg
Bizitza
Jaiotza Dresden1926ko abuztuaren  1a
Herrialdea  Alemania
Heriotza Dresden2019ko urtarrilaren  10a (92 urte)
Hezkuntza
Heziketa Kreuzschule Itzuli
Hizkuntzak alemana
Jarduerak
Jarduerak opera abeslaria, unibertsitateko irakaslea eta musikagilea
Enplegatzailea(k) Hochschule für Musik Carl Maria von Weber Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza Alemaniako Errepublika Demokratikoko Artearen Akademia
Sächsische Akademie der Künste Itzuli
Ahots mota baritono baxua
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Bigarren Mundu Gerra
IMDb nm0010590

Theo Adam (Dresden, 1926ko abuztuaren 1a - ibidem, 2019ko urtarrilaren 10a) alemaniar abeslaria izan zen, baxua.

Bere jaioterriko elizako koruan hasi zituen musika-ikasketak, 10 urte zituela. Lehen Mundu Gerraren ondoren Alemaniako Errepublika Demokratikoa izango zen partean gelditu zen, eta eskola-maisu gisa lan egiten zuen bitartean, Rudof Dittrichekin jarraitu zuen kantua ikasten. Hogeita hiru urte besterik ez zituela kantatu zuen lehen aldiz bere hiriko opera-antzokian. Gero, Alemania Federalean, Hans Knappertsbuchek baritono heroikoen errepertorioari ekitea gomendatu zion, eta arrakasta handia izan zuen Wagnerren pertsonaiak interpretatuz, hala nola Parsifaleko Amfortas, Nibelungoen Eraztuna laneko Wotan, edota Holandar alderraia obrako protagonista.

1952. urtean hasi eta urtero parte hartu izan du Bayreutheko Wagnerren jaialdian; ospe handia hartu zuen Wagnerren interprete gisa. Arrakasta handia izan zuen baxu-bufo paperetan, eta baita XX. mendeko operetan ere, Alban Bergen Wozzecken, Cehraren Baalen eta Sutermeisteren Berenger Erregean, besteak beste. Bere errepertorioan izan zituen, gainera, Mozarten Don Giovanniko protagonista, Verdiren Don Carloko Filipe II, Beethovenen Fidelioko Don Pizarro, Weberren Der Freischützeko Caspar, Schuberten opera urrietako batzuk, eta abar. 1972. urtetik aurrera, interprete-jarduna gutxitu ahala, eszena-zuzendari moduan ere aritu izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Theo Adam Aldatu lotura Wikidatan