Thomas Henry Huxley

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ketxus (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 14:37, 23 maiatza 2016
Huxleyren woodburytipoa

Thomas Henry Huxley (Ealing, 1825eko maiatzaren 4a - Eastbourne, 1895eko ekainaren 29a) ingeles naturalista izan zen. Medikuntza-ikasketak amaitu baino lehen, 1846an, britainiar itsas-armadan kirurgialari laguntzaile sartu zen, eta lau urteko bidaia bati ekin zion Hego Itsasoetan barrena. Aukera hartaz baliaturik, urpeko bizitza aztertu zuen, eta itzulitakoan Ozeanoko hidrozooen historia (1858) argitaratu zuen. Darwinen adiskidea eta haren teoriaren jarraitzailea izan zen. Aitzindari izan zen Biologia praktikoaren irakaskuntzan: Londresko School of Mines delakoan Zoologiako irakasle izan zen, Londresko Royal College of Surgeonsen Anatomiakoa, Royal Societyko lehendakaria, etab. Ekarpen handiko obra du Biologia, Anatomia Konparatu, Paleontologia eta Antropologiaren alorrean. Giza arrazaren etorkia eta gizakien eta tximino antropoideen antzekotasunak aztertu zituen obra ospetsu batean: Evidence of Man´s Place in Nature (1863, "Gizonak izadian duen leku argi eta garbia").

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Thomas Henry Huxley Aldatu lotura Wikidatan