Tiamazol

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Tiamazol
Formula kimikoaC4H6N2S
SMILES kanonikoa2D eredua
MolView3D eredua
Motakonposatu heterozikliko
Ezaugarriak
Fusio-puntua146 °C
145,5 °C
Masa molekularra114,025 Da
Erabilera
Konposatu aktiboaFelimazole (en) Itzuli eta Tapazole (en) Itzuli
Tratatzen dugolo, hipertiroidismo eta thyroid crisis (en) Itzuli
ElkarrekintzaThyroid peroxidase (en) Itzuli
Rolaprotein synthesis inhibitor (en) Itzuli, antithyroid agents (en) Itzuli eta developmental toxicant (en) Itzuli
Identifikatzaileak
InChlKeyPMRYVIKBURPHAH-UHFFFAOYSA-N
CAS zenbakia60-56-0
ChemSpider1131173
PubChem1349907
Reaxys108646
Gmelin50673
ChEMBLCHEMBL1515
RTECS zenbakiaNI8615000
DSSTox zenbakiaNI8615000
EC zenbakia200-482-4
ECHA100.000.439
MeSHD008713
RxNorm6835
Human Metabolome DatabaseHMDB0014901
UNII554Z48XN5E
NDF-RTN0000145822
KEGGC07190
PDB LigandMMZ

Tiamazola[1] edo metimazola tioamiden taldeko sendagai antitiroideoa da,[2] hipertiroidismoaren tratamenduan erabiltzen dutena. Batzuetan tiroide guruinaren kirurgia egin aurretik ematen dute,[3] hormona tiroideoaren mailak minimizatzeko eta guruinaren manipulazioaren ondorioak minimizatzeko.

Ekintza-mekanismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Metimazolak tiroperoxidasa entzimaren ekintza inhibitzen du: iodoa tiroglobulinari lotzekoa, tiroxinaren sintesian beharrezkoa den urratsa. Ekintza CXCL10 lotugaiaren bidez gertatzen da, giza zelula tiroideetako zelula mintzari lotutako kimiozinaren bidez.[4] Ez du inhibitzen zelula folikularren mintz basalean kokatutako sodioaren mendeko garraiatzailearen ekintza. Urrats horren inhibizioak anioien inhibizio lehiakorra eskatzen du, hala nola perkloratoa eta tiozianatoa.

Metimazolak urdaileko ondoeza eragin dezake; beraz, elikagaiekin edo esnearekin hartzea gomendatzen dute.[3]

Albo-ondorio kaltegarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Albo-ondorio kaltegarri ohikoenen artean (pazienteen % 10-15) artralgiak, artritisa, sukarra, sabeleko mina, gorakoak, goragalea, negelak edo pruritoa nabarmentzen dira. Erreakzio larrienen artean hepatotoxikotasuna, agranulozitosia eta baskulitisa daude (PTUren kasuan baino gutxiagotan). Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak tiamazol sendagaiaren erabilerari lotutako pankreatitis akutuaren kasuei buruz ohartarazteko informazio-ohar bat igorri zuen.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Farmakoak Hiztegia] [2022]
  2. (Ingelesez) Nakamura H, Noh JY, Itoh K, Fukata S, Miyauchi A, Hamada N. (2007ko ekaina). «Comparison of methimazole and propylthiouracil in patients with hyperthyroidism caused by Graves' disease» The Journal of clinical endocrinology and metabolism 92 (6): 2157–62.  doi:10.1210/jc.2006-2135. PMID 17389704..
  3. a b (Gaztelaniaz) «Metimazol» MedlinePlus 2009ko iraila.
  4. (Ingelesez) Crescioli C, Cosmi L, Borgogni E, et al.. (2007ko urria). «Methimazole inhibits CXC chemokine ligand 10 secretion in human thyrocytes» J. Endocrinol. 195 (1): 145–55.  doi:10.1677/JOE-07-0240. PMID 17911406..
  5. https://www.aemps.gob.es/informa/notasInformativas/medicamentosUsoHumano/seguridad/2019/NI_MUH_FV-1-2019-carbimazol-tiamazol.htm

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Medikuntza Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.