Neutropenia
Itxura
(«Agranulozitosi» orritik birbideratua)
Neutropenia | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | agranulocytosis (en) eritasuna |
Espezialitatea | hematologia |
Asoziazio genetikoa | Zerrenda
|
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | itraconazole (en) , cefepime (en) , Ziprofloxazino, Bankomizina, pegfilgrastim (en) , B anfoterizina, Zeftazidima eta Filgrastim |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | D70 eta D70.9 |
GNS-9-MK | 288.00 eta 288.0 |
DiseasesDB | 8994 |
MedlinePlus | 007230 |
eMedicine | 007230 |
MeSH | D009503 |
Disease Ontology ID | DOID:1227 |
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Neutropenia odoleko neutrofiloen gutxiagotzearen ondorioz sortutako asaldura hematologikoa da.
Gizaki osasuntsu batean leukozito neutrofiloen kopurua 2.500-7.500/mm3 da. Neutropenia dago kopuru hori 1.500/mm3-tik behera dagoenean.
Leukozito neutrofiloak dira leukozito guztien artean ugarienak. Fagozitosi egiteko ahalmena dute, eta eragile infekzioso askoren aurka (bakterioak, onddo patogenoak...) dihardute. Immunitate-sistemaren funtsezko elementuak dira.
Beren kopurua asko jaisten denean infekzioak harrapatzeko joera nabarmen areagotzen da; neutropeniaren kasu larrienek, tratatu gabe, gaixoaren bizitza kolokan jarri dezakete.
Neutropenia sortzetikoa izan daiteke, edo hartutakoa. Bigarren kasu honetan hainbat faktorek eragin dezakete:
- botika batzuek
- hainbat gaitz infekziosok
- hezur-muinaren gaitzak (leuzemiak, anemia aplasikoak...)
- leukozito neutrofiloak suntsitzen dituen gaixotasun autoimmune batek
- erradiazio kaltegarriek