Tiburcio Redin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Tiburcio Redin
Juan rici-tiburcio.jpg
Bizitza
Izen osoa Tiburcio de Redín y Cruzat
Jaiotza Iruñea1597ko abuztuaren  11
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza La Guaira1651ko abuztuaren  31 (54 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak gudaria, politikaria eta monjea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordena Anaia Txiki Kaputxinoen Ordena

Tiburcio Redin Cruzat (Iruñea, 1597ko abuztuaren 11 - La Guaira, 1651ko abuztuaren 31) euskal militar eta politikaria izan zen. Anaia Martin Redin zuen.

Armadan sartu eta Italian borrokatu zen 1619 arte eta itsas armadan sartu zen ondoren. 1624. urtean Santiagoko zaldun izendatu zuten eta piraten aurkako borrokan parte hartu zuen 1629an. Holandarren aurka borrokatu zen urtebete geroago baina zauritu zuten. Bere balentriak oso ezagunak ziren garai haietan. Kataluniako armadako gobernari nagusi (1635) eta mariskal izendatu zuten (1636). 1637. urtean kaputxinoen ordenan sartu zen eta hainbat komentutan bizi izan zen 1644 arte. Kongon izan ondoren (1645), Erromara joan zen Inozentzio X.a Aita Santuaren laguntza lortzeko. 1647. urtean Amerikara joan zen misiolari. Espainiara itzultzeko asmotan zebilenean hil zen Venezuelan.


Biografia
Nafarroa Garaia
Artikulu hau Nafarroa Garaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]