Tigre (jakia)
Itxura
Tigrea edota Muskuilu beteak Euskal gastronomiako ohiko plater bat da. Berez, Espainiako Galizian autonomia erkidegoan jatorria omen du, Madril aldean ere ohiko platera da. Hainbat osagaiez beteriko muskuilu azalez osatua dago, ohikoena muskuilu berberen haragia, tipula, baratxuria, ogi xigortua, arrautza egosiz eta bexamelez osaturiko orea izan ohi da.
Euskal Herrian tabernetako barretan pintxoekin batera eskuragai nahiz bazkari eta afarietan sarrera moduan zerbitzatzen dira. Ardo zuri edo garagardoz lagundurik jaten da.