Pintxo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Otorduak
Otorduak
GosariaHamaiketakoaBazkariaAskariaAfari-meriendaAfariaSorgin-afaria
Jakiak
JanaurrekoaKoktelaZizka-mizkakHasierakoaJaki nagusiaAzkenburukoaBazkalondoaPintxoa

Pintxoak tabernetako jaki-zati txikiak dira, edariarekin batera bizpahiru mokadutan hartzekoak. Ohikoenak ogi-zatien gainean jartzen dira, txotxez eutsita. Azken urteotan garapen handia izan dute, Euskal Sukaldaritza Berriaren oinarri nagusietakoa bihurtuz eta euskal gastronomian gehien esportatzen den jaki edo ideia izanik. Horregatik, mota eta aldaera asko ageri dira,eta taberna asko eta asko halako lehia batean sartu dira pintxo bereziak sortzeko, guztion aho-gozagarri.

Euskal Herriko ia taberna guztietan ditugu eskuragai, hainbat mota, itxura eta prestaketa-mailekin. Baina aukera handiena Bilboko eta, batez ere, Donostiako Parte Zaharrean aurkituko ditugu. Ohitura handienekoak txaka-pintxoa, piper berde eta antxoa-pintxoa, arrautzopil-pintxoa eta mota askotako frijituak dira: kroketak, piper beteak, gaztazko bolak, etab.

Pintxoak Donostiako Parte Zaharreko taberna batean.
Pintxo aukera Bermeoko portuko taberna batean.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izenaren jatorria gaztelaniako "pincho" hitza da, normalean zotz batek eusten baitio jaki prestatuari (ad. izkira) ogi-zatia oinarrian dela. Usadioz, mokadu, banderilla (zotz batean sartutakoei, batez ere) eta errazio ere deitu izan zaie. Pintxo Hegoaldean, batez ere, erabiltzen den hitza da.

Gaztelaniaz tapa (edaria estaltzeko platertxoa dela eta) edo banderilla (zezenketaren antzekotasuna dela eta) du izena, frantsesez amuse-gueule (jateko plazera aurpegian nabari delako) eta ingelesez snack (hozkadan hots-hitza dela eta).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]