Tillus elongatus
Tillus elongatus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Coleoptera |
Familia | Cleridae |
Generoa | Tillus |
Espeziea | Tillus elongatus Linnaeus, 1758 |
Tillus elongatus Cleridae familiako kakalardo espezie bat da, zientziarako Lineok 1758an deskribatu zuena. Europa mendebaldean eta erdialdean aurkitzen da eta Euskal Herrian ere bai[1].
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kakalardo txikia da, 7-10 m artean neurtzen dituena[2]. Gorputza luzea eta zilindrikoa da, batez ere arren kasuan. Arra beltza izaten da eta emeak pronoto gorrixka izaten du eta distira urdinxka duten elitro beltzak.[2] Ile finez estalita dute gorputza sexu biek eta elitroetan puntuz osaturiko lerroak dituzte.
Burua lepoa baino zabalxeagoa da alboetan dituzte begiak. Antenak alboetara ateratzen zaizkie eta zerra itxurakoak dira.[3]
Habitata, elikadura eta bizi zikloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuhaitz hostoerorkorretako baso zaharretan bizi da, bai eta hirietako parkeetan ere. Eguzki argia atsegin duenez basoen ertzetan edo zabalgunetan aurkitzen dira. Emeek enborretan beste intsektu batzuek egiten dituzten zuloetan jartzen dituzte arrautzak izan ere haien beldarrek intsektu egurjaleen beldarretaz elikatzen baitira. Nahikoa garatu denean gela handiago bat sortzen du galeria baten amaieran eta pupa eratzen du.[2]
Helduak maiatzean hasten dira agertzen eta udan zehar jarraitzen dute[3]. Errazagoa izaten da emeak ikustea arrak baino.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Arra.
-
Emea.
-
Aurrealdea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
- ↑ a b c (Ingelesez) «Tillus elongatus» uk beetles (Noiz kontsultatua: 2024-09-04).
- ↑ a b «Tillus elongatus | NatureSpot» www.naturespot.org.uk (Noiz kontsultatua: 2024-09-04).