Timothé Nadim

Wikipedia, Entziklopedia askea
Timothé Nadim
Bizitza
JaiotzaBourgoin-Jallieu1997ko urriaren 19a (26 urte)
Herrialdea Frantzia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmusikaria eta gitarra-jotzailea

Facebook: timothe.nadim Instagram: timothenadim LinkedIn: timothé-adam-nadim-b35943191 Edit the value on Wikidata

Timothé Nadim (Bourgoin-Jallieu, 1997ko urriaren 19a) frantziar musikari, kazetari eta aktibista da, eskola jazarpenaren aurka borrokatzen dena. 2021ean Frantzian eskola jazarpenari aurre egiteko sistema publikoa aldatzeagatik da ezaguna[1].

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nadim Bourgoin-Jallieun jaio zen 1997an. 2009an kanal bat sortu zuen YouTuben, eta bertan umorezko eta akziozko film labur batzuk plazaratu zituen[2].

2018ko maiatzean, Nord-Isère lurralderako Agir alderdiko gazteen erreferente izendatu zuten. 2018ko azaroan, Breaking Ceremony izeneko post-grunge taldean abesten hasi zela iragarri zuen. Egun batzuk geroago, eskola jazarpenaren aurkako proiektu batean lanean ari zela eta laster Frantziako gobernuari proposatuko ziola iragarri zuen. Bi zatiz osatutako webgune bat sortzea proposatu zuen. Lehena da sare sozial bat, non haur biktimek modu anonimoan deklaratu eta elkarri lagundu ahal izango dioten, eta bigarrena profesionalekin harremanetan jartzeko eta gai juridiko zein psikologikoen inguruko informazioa eskuratzeko txata da[3]. Ideia hedabideetan zabaldu zen, eta askok berritzailetzat jo zuten[4].

2019ko uztailaren 16an Agnes Firmin Le Bodo diputatuarekin topatu zen Biltzar Nazionalean. Uztailaren 17an S.A.H.S izeneko proiektua Frantziako gobernuari aurkeztu zion, Adrien Taquet eta Cédric O ministroek gonbidatuta[5][6].

2020ko urrian, It Starts Today telebista saioko eskola-jazarpenari buruzko atal bereziko aktoreekin batu zen. Lehenengo emisioa 2020ko azaroaren 5ean egin zen France 2 katean[7].

2021eko martxoaren 12an Agir alderdiak Nadimen proposamenak modu ofizialean hartu zituen. Egun berean, Nadimek zutabe bat idatzi zuen l'Opinion egunkarian , Colette Mélot senatariarekin batera, proposamen nagusiak deskribatzeko. Zutabea Alisha izeneko neskaren hilketa eta egun gutxira argitaratu zen. Eskola jazarpenari lotutako adingabe baten lehen hilketa izan zen Frantzian[8].

2021eko maiatzean, eskola jazarpenaren eta ziberjazarpenaren aurka borrokatzeko informazio misio bat abiatu zen Senatuan[9].

2021eko urrian, Brut hedabideak Timothé Nadim kontratatu zuen eskola jazarpenari eskainitako saio bat aurkezteko[10].

2021eko abenduaren hasieran, Emmanuel Macron presidenteak Timothé Nadimek sortutako aplikazioko txat digitalari Frantziako Estatuaren ziberjazarpenaren aurkako zenbaki ofizial bat esleitu zion: 2018. Aurreko hilabetean, Batzar Nazionalak lege berriaren alde bozkatu zuen eta Nadimen proposamenak ere onartu zituen[1][11].

2023ko irailaren 27an, Élisabeth Borne lehen ministroak iragarri zuen 3018 txat-aplikazio digitala ziberjazarpenaren nahiz eskola-jazarpenaren berri emateko aplikazio global bakarra bihurtuko zela[12].

2022aren amaieran, Nadimek esan zuen eskola jazarpenaren aurkako borrokari amaiera emango ziola Macronek bere eskaerari ekin ondoren. Brut hedabidetik irten eta proiektu berri batean hasiko zuela ere esan zuen[1].

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko martxoan, komunikabideei jakinarazi zien autista zela eta eskola jazarpenaren biktima izan zela nerabezaroan[13].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Frantsesez) Buisson, Tim. «Après le suicide de Lucas, 13 ans : « Le harcèlement détruit l’enfant qui le subit, mais aussi sa famille »» Le Dauphiné Libéré 2023-01-31 (Noiz kontsultatua: 2024-05-13).
  2. (Frantsesez) Tricoche, Patricia. «L'album post grunge de Timothé Nadim» L'Essor Isère 2018-11-17 (Noiz kontsultatua: 2024-05-13).
  3. (Frantsesez) Boiron, Zoé. «Harcèlement scolaire: Timothé veut créer un réseau social pour libérer la parole» Le Figaro 2019-04-16 (Noiz kontsultatua: 2024-05-13).
  4. (Frantsesez) «Harcelé à l'école, il crée un réseau social pour aider les autres victimes» Franceinfo 2019-04-29 (Noiz kontsultatua: 2024-05-13).
  5. (Frantsesez) Villain, Quentin. «Harcèlement scolaire : Timothé Nadim présente son projet à deux secrétaires d’État» Le Dauphiné Libéré 2019-07-20 (Noiz kontsultatua: 2024-05-13).
  6. (Frantsesez) «Le Berjallien Timothé Nadim veut « briser l’isolement des élèves harcelés »» Orange (Noiz kontsultatua: 2024-05-13).
  7. (Frantsesez) «Il a créé une application pour lutter contre le harcèlement - Ça commence aujourd'hui» Ça commence aujourd'hui 2020-11-05 (Noiz kontsultatua: 2024-05-13).
  8. (Frantsesez) Mélot, Colette; Nadim, Timothé. «"Agissons contre le harcèlement scolaire". Par une trentaine d'élus et de cadres d'Agir"» l'Opinion 2021-03-12 (Noiz kontsultatua: 2024-05-13).
  9. (Frantsesez) «Mission d’information sur le harcèlement scolaire et le cyberharcèlement» Sénat (Noiz kontsultatua: 2024-05-13).
  10. (Frantsesez) Prod'homme, Vincent. «Face au harcèlement scolaire, il murmure à l'oreille des influenceurs» Le Dauphiné Libéré 2021-10-27 (Noiz kontsultatua: 2024-05-13).
  11. (Frantsesez) «XVe législature. Session ordinaire de 2021-2022. Séance du mercredi 01 décembre 2021» Assemblée nationale (Noiz kontsultatua: 2024-05-13).
  12. (Frantsesez) «Harcèlement scolaire: le 3018 devient le numéro unique pour alerter en cas de harcèlement ou de cyberharcèlement» Le Figaro TV 2023-09-27 (Noiz kontsultatua: 2024-05-13).
  13. (Frantsesez) Nadim, Timothé. «Je veux développer un réseau social contre le harcèlement scolaire que j’ai moi-même subi» Huffpost 2019-04-28 (Noiz kontsultatua: 2024-05-13).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]