Tiniango gudua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tiniango gudua
Irudia
Map
Motagudu
Honen parte daPazifikoko Gerra eta Bigarren Mundu Gerra
Denbora-tarte1944ko uztailaren 24a - 1944ko abuztuaren 1a
Data1944ko abuztuaren 1a
KokalekuTinian
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Parte-hartzaileak

Tiniango gudua Bigarren Mundu Gerran gertatu zen, Pazifikoko Gerrako gudu odolltsu bat izan zen, 1944ko uztailaren 24tik abuztuaren 1era izan zen, AEBetako indarrek Japoniako Inperioari irabazi ziotelarik Tinian uhartearen kontrola.

Gertakariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gudu hau amerikarrek Saipan uhartea konkistatu ondoren gertatu zen, Mariana uharteetako kanpainaren helburuen barruan .

Uztailaren 24an, AEBetako Marineen 2. eta 4. Dibisioak uhartean lehorreratu ziren. Saipan eta Tinian bereizten dituen itsasartea zeharkatuz. Aurretik, gerraontzietako eta lurreko artilleriaren tiroek jo zituzten defentsa japoniarrak. Guduaren hasierako bonbardaketaren halaber napalm bonbak erabili ziren lehen aldiz gerran.[1]

Engainu batekin marineek etsaiari sinetsarazi zioten Tinian Town uharteko asentamendu nagusiari eraso egingo ziotela, eta horrela Japoniako Inperioaren indarrak puntu horretara biltzea lortu zuten, non eta lehorreratzea beste toki batean gertatu zen, uhartearen iparraldean.

Japoniarrek berriro Saipanen esperimentatu zuten taktika irmoa errepikatu zuten: egunez atzera egin eta gauez eraso. Tiniango lurraldea, neurri handi batean menditsua, Saipangoa baino egokiagoa zen horretarako, tankeak eta artilleria erabiltzeko zailagoa suertatzen baitzen erasotzaileentzat.

Hala ere, bederatzi egunetan konkistatu zuten uhartea marineek. Uztailaren 31n, japoniarrek euren azken banzai eraso suizidiari ekin zioten. Baina ez ziren denak eraso horretan inplikatu eta soldadu japoniar asko Tiniango oihanean ezkutatu ziren eta bertan hilabete askotan egon ziren. Tinian hego-mendebaldeko Aguijan uharteko goarnizioa ere, Kinichi Yamada tenientearen agindupean, 1945eko irailaren 4an bakarrik errenditu zen, gerraren amaiera igarota. Azken soldadu japoniarra, Murata Susumu, ez zuten 1953ra arte harrapatu.[2]

Tinian konkistatu ondoren, uhartea oso oinarri garrantzitsua bihurtu zen ondorengo operazioetarako, 50.000 soldadurentzako etxebizitzaz eta aireportu erraldoi batez hornitu baitzuten 15.000 Seabee delakoek, AEBetako Armadako ingeniari eta eraikitaileek. Ondoren, hemendik abiatu ziren Filipinak, Ryūkyū uharteak eta Japonia jo zituzten bonbardatzaileak . Hiroshima eta Nagasaki hirietara bi bonba atomikoak jaurti zituzten hegazkinak ere ( Little Boy and Fat Man bonben garraiatzaileak) Tiniandik hegaldatu ziren.[3]

Euskal soldaduak guduan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal jatorriko Federico Clavería Tiniango guduaren ostean, japoniar ume batekin.

Tinianen borroka egin zuten marine estatubatuarren artean, euskal jatorriko soldaduak izan ziren. Federico Clavería fotokazetari bezala aritu zen gudu honetan, Pazifikoko beste batzuetan bezala.[4] Han izan ziren halaber Laurence Urizalqui Zalba, Bernard Elissagaray Amestoy (gudu honetan zauritua) eta John Salaberry Berra.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Harwood, Richard. «A CLOSE ENCOUNTER: The Marine Landing on Tinian» Marines in World War II Commemorative Series (Noiz kontsultatua: 2023-10-24).
  2. «Nonsei SGM: La captura de Murata Sasumu» Nonsei SGM (Noiz kontsultatua: 2023-10-24).
  3. (Ingelesez) «Tinian Island» Nuclear Museum (Noiz kontsultatua: 2023-10-24).
  4. (Gaztelaniaz) «El marine navarro Federico Clavería, primer corresponsal en la SGM» Euskal kultura (Noiz kontsultatua: 2023-11-04).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]