Tinian

Koordenatuak: 15°00′N 145°38′E / 15°N 145.63°E / 15; 145.63
Wikipedia, Entziklopedia askea
Tinian
Datu orokorrak
Motauharte eta gune populatu
Azalera101,01 km²
Geografia
Map
Koordenatuak15°00′N 145°38′E / 15°N 145.63°E / 15; 145.63
UTC orduaUTC+10:00
Honen parte daMarianak
Insular area of the United States Ipar Marianak
Municipality of the Northern Mariana IslandsTinian Municipality
Ur-gorputzaOzeano Barea
Leku geografikoaMarianak

Tinian Mariana uharteetan kokatutako uharte txikia da. 101 km2ko azalera du, eta San Jose[1] da bertako herririk garrantzitsuena. Bertatik 8 kilometro ipar-mendebaldera Saipan uhartea dago, artxipelagoko hiriburua.

2000. urteko erroldak 3.540 biztanle zenbatzen zituen. Txamorroa eta ingelesa bertako hizkuntza ofizialak dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tinian, beste Mariana uharteak bezala, 1667an, Espainiaren soberaniapean geratu zen, 1899an Alemaniar Inperioari saldu arte.

Alemaniarrek uharteari erabilerarik ematen ez ziotela ikusirik, japoniarrek Lehen Mundu Gerraren ostean okupatu egin zuten, baina AEBk 1944. urtean konkistatu zuten Tiniango guduan. Estatubatuarrek irla hegazkin-base bihurtu zuten, eta bertatik aireratu ziren Hiroshima eta Nagasaki herrietan jaurti zituzten bonba atomikoak[2] garraiatu zituzten Enola Gay eta Bockscar hegazkinak, hurrenez hurren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) DBCity.com.
  2. Anonymous. (2014-03-10). «Atomic Bomb» HISTORY (Noiz kontsultatua: 2016-12-13).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]