Topic on Wikipedia:Txokoa

Xabi22 (eztabaidaekarpenak)

Urtearen hasieran hasi genuen eztabaida bat da, baina ez ginen ados jartzeko gai izan edo behintzat, ez genuen erabakirik hartu. Zerrenda bat egin nuen bere garaian eta zenbait lankidek beren ekarpena egin zuten. Gaia berriz ere mahai gainean jarri nahiko nuke, 2019ko martxoan erabaki bat hartzekotan gelditu ginelako eta jada maiatzean gaudelako.

Hemen duzue eztabaida zaharra eta zerrenda.

Zuen erantzunen zain

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Nik uste nuen bideratuta zegoela! Noizean behin, artikulu bat azalera eraman behar dudanean, kategoriara noa eta ikusten badut zerbait ez dela ez nabarmen ez on, kentzen diot. Baina zuk egindako proposamen guztiekin aurrera, mesedez!

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

(Probando, probando) Eskerrik asko gogoraztearren Xabi22! Arrazoia. Hala ere, Theklanek bezala, zu bideratzen ari zinelakoan. Nik jada irizpen bat duten artikuluei buruz erabaki bat hartuko nuke. Garbitzen joan, eta bakarrik irizpenik ez dutenak utzi. Saiatuko naiz ni ere beste begiratu bat ematen / garbitzen.

Xabi22 (eztabaidaekarpenak)

Ados @Theklan eta @Iñaki LL, erabakitako artikuluei NA izendapena kentzen hasiko naiz. Bestalde, zerrendan badira zenbait artikulu izendapena kentzeko lankideen onespena jaso ez dutena eta horiei begirada bat botatzea eskertuko nizueke.

Mila esker

Josu (eztabaidaekarpenak)

Kaixo. Ikusi dut Xabi22 langilea hasi dela artikulu batzuk birkalifikatzen. berak proposatu zuen zerrendaren arabera. Nik eskertuko nuke artikulu bati norbaitek kentzen baldin badio lehen zeukan kalifikazioa, artikulu horren Eztabaidan horren arrazoiak jartzeko. Bestela oso iritzi subjektiboa eta arbitrarioa izan daiteke. Esaterako, nik ez dakit zergatik Immunitate-sistema eta estresa artikuluak galdu du Artikulu Nabarmenduaren kalifikazioa, bere garaian bozketaren bidez eman zitzaiona. Nire ustez, artikulu horrek Artikulua Nabarmendua izateko baldintza guztiak betetzen ditu (luzera, idazkera egokia, neutraltasuna, wikituta, egiaztagarritasuna eta gainera orijinaltasuna ere, beste wikipedietan ez dagoen artikulu guztiz orijinala delako). Ezin da besterik gabe kalifikazioa kendu eta kitto. Eztabaida orrian argudiatu behar dira hori egiteko motiboak, eta aukera eman horretaz eztabaidatzeko norbait erabaki horrekin bat ez baldin badator.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Txokoan erabaki zenean, honela zegoen artikulua. Labur eta 11 erreferentzia baino ez. Ez zen ere, nire ustez, nabarmentzeko modukoa. Orain badela esango nuke, gutxienez artikulu on. Beraz erabakia berriro har daiteke edo atzera bota, ikusten den bezala.

Josu (eztabaidaekarpenak)

Ados, aldaketak egin dira artikuluan, baina horregatik hain zuzen ere kalifikazioa kendu aurretik hori aztertu behar da.....Eta edozein kasutan artikuluaren Eztabaidan argudiatu zeintzuk diren artikuluaren gabeziak, baldin badaude.

"Nabarmendutako Artikuluen berrikusketa" mezuari erantzun