Topic on Wikipedia:Txokoa

Kristo aurreko: K. a. (espazioarekin) ala K.a. (ezpazio gabe)?

8
Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Aupa lankideok:

Duela gutxi Lasterketak lankideak K. a. (espazioarekin) laburdura duten artikulu batzuen izenburua aldatu du K.a. (espazio gabe) jarriz honen ordez (ikus ). Aldaketa hau egiteko Berriaren estilo liburua aipatzen du, non K.a. eta K.o. laburdurak aipatzen diren Kristo aurreko eta Kristo ondorengo esateko. Gure estilo gidan euskaltzaindiaren arauak jarraituz K. a. forma jarri behar dela dio, baina Euskaltzaindiaren Eskuliburuko laburduren atalean K.a. forma ageri da.

Ez dakit gai honi buruz aurretik eztabaidarik izan den, Euskaltzaindiaren kriterio aldaketa den ala arrazoiren bategatik Euskal Wikipedian espazioa ezarri dugun, baina artikulu askori eragiten dien gaia da, eta komeniko litzake argitzea, beharrezkoa balitz gure Estilo liburuan eta Artikuetan aldaketak egiteko.

Bide batez, uda ona izan dezazuela :)

Xabier Armendaritz (eztabaidaekarpenak)

Euskaltzaindiak ez du ezer arautu gai honetaz. Hala ere, zuk aipatutako iturri horiek guztiek hala diote (K.a. eta K.o., zuriunerik gabe), eta euskararen hizkuntza normalkuntzaren arloko hainbat erakunderen artean egindako Laburtzapenen Hiztegiak ere (Interneten eskuragarri) horrelaxe dakar. Beraz, nik uste zuriunerik gabe idatzi beharko dugula Euskal Wikipediako alde guztietan: estilo liburuan, artikuluetan, kategorietan...

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Ados. Tartean aurkako eritzirik ez badago, datorren astean ekingo diot lan horri, bot-a lagun.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Laguntza behar baduzu, esan.

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Eskerrikasko Theklan. Saiatuko naiz neure kabuz egiten, eta nonbait ataskatzen banaiz esango dizut :)

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaxi Lainobeltz. Eskuz egiten ari zara? Bot batekin aldaketa guztiak egingo dituzula espero dut!

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Aupa @Theklan: Batzuk eskuz, batez ere probak eta birzuzenketak, eta gehienak bot-arekin, blokeka. Oraintxe ere lanean dabil :) Portzierto, artikuluen izenak aldatu ditut, baina wikidatako deskribapenetan oraindik K. a. gelditzen da. Egingo zenuke hori?

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Uste dut aldatuko dela denborarekin. Hala ere, Wikidatan ere aldatu daitezke labelak bot bidez edo quickstatements erabilita.

"Kristo aurreko: K. a. (espazioarekin) ala K.a. (ezpazio gabe)?" mezuari erantzun