Topic on Wikipedia:Txokoa

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

"Moda-modakoak" ditugu, orain bidaian hainbeste gabiltzala, ohe zimitzak, bed bugs direlakoak. Benetan hobe horiekin ez oheratzea, lehenengo eskutik...!

Kontua da "bed bugs" ingelesera joanez gero, espezie sorta bat dela adierazten duela artikulu nagusian. Ohartu hizkuntza gehienetan ez duela sarrerarik, baina Cimex lectulariusera joanez gero (ohe zimitz espezie ezagunena), euskarazko esteka baduela = ohe-zimitz, latinezko izenik gabe. Beharbada biologiakoek/taxonomiakoek baduzue hori argitzeko modurik, terminologia aldetik arazoak baitaude. Besterik gabe, ondo segi

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Neronek zuzendu dut terminologia, baina orain infotaula automatikoa ez dabil ondo (ikus hemen), Wikidatari loturik ere. Norbaitek ondo jartzerik bai? Eskerrik asko

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Aupa @Iñaki LL: Ingelesezkoan ere ez dauka taxotaularik, espezie bat baino, giza odolez elikatzen diren espezieen multzoaz ari bait da ("...primarily... Cimex lectularius... and Cimex hemipterus") eta Template:Infobox medical condition txantiloia erabiltzen du. Arazo teknikoa baino, definizio kontua dela uste dut.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Aupa Lainobeltz, bai ohartua nintzen espezie taldea zela (genus edo...); hala ere, ingelesezkoetan ikusi izaten dut hasiera batean infotaula eskuz egina zutela, eta gero automatikorik ez jartzea (ez dakit den ezin dutelako, edo behar ez dutelako, eskuz ere oso ondo dagoelako...).

Orduan, espezie multzo baterako (genus edo dena delakoak) ezin da taxotaula automatikorik sortu, ezta? Ondo segi

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Aupa @Iñaki LL: Ez naiz taxotauletan aditu handiena, baina ezetz esango nuke. Wikidatan zimitz begiratzen baduzu, taxon bat dela dio, eta maila-taxonomikoa eta beste zenbait datu ditu, taxotaula automatikoak erabiliko dituena. ohe-zimitz begiratzen baduzu aldiz, group of organisms known by one particular common name dela dio, eta ez du inongo daturik. Oker ez banabil, taxotaula automatikoa sortu ahal izateko taxon izan beharko luke.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Ados, Lainobeltz, hori dirudi. Bestetik, "zimitz" eta Cimex lectularius parekatu egiten ditu zuk emandako Wikidata elementuan, baina hori nahiko dudazkoa da nire ustez. Euskaltermen hau ateratzen da (sartu, ondo agertzen ez bada, Cimex lectularius), eta segur aski horregatik zegoen jarrita EU WPn zegoen bezala.

Segur aski, Euskal Herrian Cimex lectulariusen ohiko izendapena hori da noski: (ohe-)zimitza. Baina sailkapena mundura zabaltzen dugunean, diskordantziak sortzen dira, beste espezietako bed bug batzuk ere ba omen daudelako (finean group of organisms known by one particular common name bat delako, zuk aipatu bezala).

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaixo Iñaki. Berez, espezie multzoa ez bada multzo taxonomiko bat, onena da ez jartzea taxotaulari. Begiratu, adibidez, zebra. Kontua da izen arruntek ez dituztela genero bateko espezie guztiak definitzen, normalki. Edo batzuetan genero bat baino gehiago direla. Horregatik, taxotaulak ez dira egokiak.

Sinplifikatzeko: tximino hitzak ez du ezer zehatza adierazten. Tximino guztiak primate dira, baina primate guztiak ez dira tximino (gizakiak, adibidez). Horregatik hitz teknikoa ez denez, bereizten ditugu bi artikulu ezberdinetan.

Berez, gogo asko baduzu, taxotaula (oraindik) eskuz jartzea posible dela esango nuke.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

@Theklan: Harreman berezia izan dut noizbait ere ohe zimitzekin, eta beharbada jarriko naiz (noizbait) Cimex lectularius sortzen :)) Goraintzi

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Gogoan dut! ;)

"Ohe zimitzak" mezuari erantzun