Edukira joan

Zebra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zebra
Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaPerissodactyla
FamiliaEquidae
GeneroaEquus
Azpigeneroa Hippotigris
H. Smith, 1841
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Koloreazuri eta beltz
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakzebra azal eta zebra-haragi
Zebrak

Zebrak Afrikako ugaztunak dira, Equidae familiakoak, beren larru zuri-beltzengatik ezagunak. Marra horiek ezberdinak dira espezieko kide bakoitzarengan. Animalia taldekoiak dira, talde handietan bizi direnak edo haren txikietan. Zaldi eta astoak ez bezala, zebrak ez dira inoiz bezatuak izan.

Afrikako ekialdean eta hegoaldean bizi dira, sabana eta lautada zabaletan. Espezie ugariena zebra arrunta da.

Iberiar penintsulan bizi zen zaldi berezi baten izena enzebra edo zebro zen eta handik omen dator zebra izena. Euskal Herrian ere bizi izan zen, Zestoako Ekain leizeko margoek erakusten duten bezala. Dena dela, zaldi horren inguruan misterio handia dago oraindik.

Greziarrek zebrak ikusi zituztenean, hippotigris izena eman zioten, "zaldi tigre", alegia.

Hiru zebra espezie daude: Equus zebra, Equus quagga eta Equus grevyi. Bi azpigenerotan banatuak izan dira: Hippotigris eta Dolichohippus. Lehenengo biak zaldi baten itxurakoak dira eta azkena asto baten antzekoa. Hala ere, ADNarekin eginiko analisien arabera talde monofiletikoa dira.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]