Edukira joan

Topic on Wikipedia:Txokoa

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaixo!

Urtebeteko prozesuaren ostean, ekainean Eusko Jaurlaritzak bidali zizkion Euskal Wikilarien Kultura Elkarteari euren datu-basean dituzten babestutako eraikin guztiak. Bidali dutena, sinpleki, izena, EJren webguneko helbidea eta koordenatuak dira. Datu horiek antolatzen ibili gara Aitzolete eta biok eta nik igoera egingo dut Wikidatara hurrengo asteetan zehar. Baina laguntza beharrezkoa da, inoiz baino gehiago: eraikin horien arkitektura estiloa, mota (eliza bat den, industria-ondarea, jauregia...), noiz eraiki zen edo multzo baten parte ote den eskuz jarri behar da, eta 5.000 eraikin inguru dira (batzuekin errazagoa izango da, multzo guztia automatizatu baitaiteke).

Lan metodikoa izango da, baina etorkizunean fruitu handiak eman ditzakeena, eta Wikimedia ezagutza libreraren erdigunean jartzeko pauso garrantzitsua da.

Parte hartu nahi duenak, hemen du aukera: Wikiproiektu:Ondarea

Eskerrik asko

Luistxo (eztabaidaekarpenak)

Oso interesgarria, beharrezkoa eta emankorra izan daitekeen proiektua. Eta izena eman dut baina... ez dakit ZER egin behar dudan. Adibidez, tarteka bisitatzen dudan herri bat, Harana, zerrenda-orririk ere ez dauka sortua. Zer egin dezaket nik Haranako ondarearen alde?

Bestalde, iradokizun bat: lat-lon duten elementuak sortzen badira Wikidatan, izugarri praktikoa suertatuko da Commons aplikazio mugikorra irudiz hornitzeko (euskaratuta dago). Herri jakin batean KDD bat egin eta demo / irudi-hornikuntza bat antolatzeko prest.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Haranak ez du ondarerik, Eusko Jaurlaritzaren arabera. Zerrenda zehatza da, eta EJk egiten du. Ni egiten ari naizena orain honakoa da: zerrenda hori iragazi dugu, eta udalerrika igotzen ari naiz elementu guztiak (ez bazeuden), EJren webgunera lotura eta bere koordenatuak.

Eskuz egin beharrekoak dira: ziurtatu beste datuak dituztela (eraikinaren sorrera data, estilo arkitektonikoa) eta Commonsen kategoria bana sortu eta lotu. Horrela irudiak ere izango ditugu.

Eliza eta bestelakoetan, ba jar daiteke adibidez nori eskainia den (ze santu), zein elizbarrutikoak diren... datuk horiek ez daude EJren Ondarearen webgunean.

Luistxo(e)k mezu hau ezkutatu du (historia)
Luistxo (eztabaidaekarpenak)

Baina... pixkat absurdoa da, ezta? Ondarea egon badago, mota batekoa edo bestekoa. Hau Jaurlaritzaren ondare orri batekoa da, Haranako lau herrietako batean ageri diren puntu batzuk.

Gero, beste zerrenda batean begiratuta, Markina-Xemeinen adibidez, badirudi ez dagoela Barinaga auzoko ezer, eta kasu honetan, behintzat Bizkaiko ondare izendapena badute gauza batzuek, Illoroko eliza zoragarriak adibidez.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

EJk maila ezberdinak ditu sailkapenak egiteko, eta katalogo ezberdinak. Badu higiezinena, arkeologia guneena, naturarena eta higigarriena (erretauluak, adibidez).

Pasa diguten zerrenda eta WikiLovesMonuments lehiketarako irizipide izango zena lehenenengoa da, eta bertan ez dago Haranako ezer ere (arkeologian badago zerbait, baina ez da eraikina babesten dena, indusketa posibleak baizik) eta Barinaga auzoan ere ez dago ezer.

Gero Diputazio bakoitzak edo udal bakoitzak izan ditzake beste babes maila batzuk ezarrita eraikin batzuen gainean. Kasu, Olaberriako gasolinerarena, ez duela EJren babesik baina agertzen dela babestua Olaberriako udal planean. Momentuz, eskuragarri dauden zerrendak eta Eusko Legebiltzarrak onartutako lege markoa ikusita, EJrena bakarrik igo dezakegu.

Guzti honetaz gain, noski, beste edozein eraikin, eliza edo monumenturi buruzko artikuluak egin daitezke, baina zerrendek irizpide bat jarraitu behar dute, eta irizpide hori babes maila izan ohi da Wikipedia guztietan.

MerZab (eztabaidaekarpenak)

Nire zalantzak: Eginbeharrekoak dira:

- Elementu bakoitzaren Wikidata itema sortu eta bete. Hau argi dut.

- Commonsen kategoria sortu. Argazkia dutenen kasuan soilik, ez? Eta kategoria elementuaren izen konkretua izango da edo zerbait generikoagoa?

- Zerrenda sistema automatizatua jarri. Hau ez dakit zer den.


Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaixo!

  • Wikidatan itemak nik egingo ditut automatikoki, ze askoz azkarrago izateaz gain, egitura egonkorragoa dute, denek antzekoa.
  • Ba berez ondo legoke egitea kateogria bat bakoitzarekin, argazkiak izan edo ez. Baina hori eztabaidatu dezakegu. Kategoria izen konkretua izan beharko litzateke.
  • Errenteriaren kasuan jada egin dut igoera eta zerrenda automatikoa jarri, begiratu dezakezu Zerrenda:Errenteriako kultura ondasunak orrialdean.
MerZab (eztabaidaekarpenak)

Beste zalantza bat, "Honako hau da" "Etxea" jartzen ari naiz etxeekin hasi bai naiz baina Theklanek egindako batean "Eraikin" ikusi det. Beste kasu batzuetan "Gaztelu", "Dorre" eta abar ikusi ditut.

Denek berdin egite aldera, nola egingo dugu?

Azken finean, denak dira eraikin eta ez da hobe propietate zehatzena jartzea?

Eguneraketa: Nire buruari erantzunez, beste adibide batzuk ikusita, Honako hau da biak jartzen ari naiz, Etxe eta eraikin. Gaizki ari banaiz, esan, mese.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Nik automatikoki sortu behar ditudanez, guztiei "eraikin" jarri diet. Etxe zeintzuk diren jartzea oso erraza da, izan ere dugun datubasean horrela agertzen dira. Bide, zubi, biltegi eta halakoak zailago izan daitezke, baina eraikin guztiak etxe izatera pasatzea mekanikoki egin daiteke, arazorik gabe.

Xabier Cañas (eztabaidaekarpenak)

Kaixo Mertxe. Uste dut Wikidatan ahalik eta terminorik zehatzena jartzea komeni dela. Adibidez, Gaztelako atea egiteko nik arku bat eta monumentu bat dela esan dut. Ez dut jarri eraikina dagoeneko arku eta monumentu eraikinaren azpiklaseak direlako.

@Theklanek Wikidatara igotako horietan denetan uste dut etxe jartzen duena, baina uste dut komeni dela hori errepasatzea eta termino hori etxebizitza izatera zuzendutako eraikinei baino ez uztea.

Bestalde, gertatzen ari zait Wikidatako orrialde batzuk errepikatuta agertzen direla. Norbaitek ba al daki non eskatzen den ezabaketa?

Mila esker!

Theklan (eztabaidaekarpenak)
Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Aupa @Theklan: wikidatara igota daudenetan, zerrenda sistema automatizatua jartzeko aldaketa hau egitea eta gero zerrenda orokorrean ikonoa ezartzea nahikoa da, ala zerbait gehiago egin behar da?

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Berez hori da ideia, baina bertan jarrai dezakegu eztabaidan, bestela egin nahi badu norbaitek.

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Ba egingo ditut zerrenda automatiko batzuk ;)

Theklan (eztabaidaekarpenak)

@lainobeltz Eredu zaharrean argazkiak badaude zerrenda, horiek Wikidatan txertatzeak denbora aurreztuko digu.

MerZab (eztabaidaekarpenak)

Kaixo, ondo nenbilen orain arte baina gaur Commonsen kategoriak sortzean, azpikategoria bezala sortu ordez, kategoriako orria bezala sortzen zait. Ez dakit zer egin dudan desberdin. Ea norbaitek nola konpondu azaltzen didan, bizpahiru dauzkat horrela. Adib.: CategoryːBuildings in Urnieta. Mila esker!

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Ba ez dakit zergatik edo nola, baina bi puntu ordez (:) beste sinbolo hau ari zara erabiltzen: ː

Horrela ez dabil.

MerZab (eztabaidaekarpenak)

Kaixo, egin beharrekoetan zera jartzen du:

Commonsen kategoriak sortu beharko dira elementu guztientzat

Asko hutsak geratzen dira eta gaur honako mezua jaso dut:

"Hola, en general está desaconsejado crear categorías vacías, más que nada porque cualquier administrador te las puede borrar sin más contemplaciones y así has perdido tu trabajo. Si tienes fotos localizadas para las categorías, te recomiendo que las pongas en la categoría antes de pasar a otra cosa. Así evitarás el borrado. Un saludo --Discasto talk 17:23, 13 August 2019 (UTC)"

Kategoria hutsak sortzen jarraituko dut ala ez? Alperrikako lana ez nuke egin nahi.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Agian bertan eztabaidatu beharko genuke. Momentuz ez sortu, orduan, eta ikusiko dugu WLM bukatu ostean zer egin daitekeen.

"Wikiproiektu:Ondarea" mezuari erantzun