Topic on Wikipedia:Txokoa

Draza Mihailovitx (eztabaidaekarpenak)

Kaixo!!

Artikulu hau idatzi dut 1936an Arrasaten izan ziren hilketei buruz, izan ere, gaur, irailaren 26, Arrasaten frankistak sartu zirenekoaren urteurrena baita. Hala ere, zalantza batzuk ditut:


1) Nire burua zitatu dut, artikulu bat idatzi nuelako gaiaren inguruan. Hori ondo al dago? izan ere, agian ez da guztiz polita...

2) Info-taula bat sartu nahiko nuke, baina ez dakit nola egiten den.

3) Mesedez, ea norbaitek txuklundu ahal duen erreferentzien atala, nik ez baitakit egiten...


Eskerrik asko!

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

1. Kaixo Draza Mihailovitx, ez dakit justu zein den zure erreferentziako artikulua, baina argitalpen fidagarri batean atera bada, iritzi artikulu bat ez bada eta modu orekatsuan adierazten bada, ez diot eragozpenik ikusten.

Hemen dituzu gure iturriei buruzko politika, baita gure Wikipediaren bost euskarriak ere: printzipio nagusiak. Goraintzi

MerZab (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Nik hurbilen ikusi dudan infotaula Gerra infotaula da. Ez da guztiz zuzena, atentatu infotaula litzateke hobe baina ez dut aurkitu. Agian egokitu ahal duzu.

Erreferentziei buruz zer da txukundu nahi duzuna?

Ondo izan!

Xabier Armendaritz (eztabaidaekarpenak)

Kaixo, Draza. Nik uste {{gertakari infotaula}} txantiloia erabili beharko zenukeela; adibidez, «Barajasko T4ko atentatua» artikuluan erabili dugu. Hori bai, infotaula horretan datuak behar bezala agertzeko, lehendabizi Wikidatan sartu beharko dituzu datu horiek (data, kokapena, hilak...).

Zeure lanak erreferentziatzat aipatzeari dagokionez, ez dut arazo larririk ikusten, betiere orekaz eta zentzuz aipatzen badituzu, gaiari buruzko beste adituen lanak baztertu gabe.

Xabier Armendaritz (eztabaidaekarpenak)

Wikidatan begiratu dut, eta artikuluak oraindik ez du orririk han. Artikuluaren Wikidatako orria sortu beharko litzateke lehenik; gero, orri hori datuz osatu; eta azkenik, artikuluari hasieran {{gertakari infotaula}} txantiloia txertatu, datu horiek infotaula batean behar bezala ager daitezen.

Oraintxe ez dut astirik, bestela neronek egingo nuke...

Draza Mihailovitx (eztabaidaekarpenak)

WIkidata ez dakit nola erabiltzen den...

Xabier Armendaritz (eztabaidaekarpenak)

Egina

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Zorionak artikuluarengatik, bikaina! Erreferentzia batzuk sistemaz aldatzen aritu naiz, bereziki errepikapen asko dituztenetan. Oraindik pixka bat gehiago egin daiteke, baina berez ez da "derrigorrezkoa".

Draza Mihailovitx (eztabaidaekarpenak)

Txapuza bat egin dut infotaularekin.

Kokapenari Hernani eta Oiartzun gehitu nahi izan dizkiot.

Hiltzaileak eta biktimak ere atal gisa sartu nahi nituen, baina ez dut asmatu...

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Bai, kokapena ondo sartu duzu, baina ezin ditu gertaera batek 3 koordenatu ezberdin izan. Hiltzaileak eta biktimak atalak baldin badago ez da gertakari infotaula, baizik eta gerra infotaula. Moldatuko dut.

Draza Mihailovitx (eztabaidaekarpenak)

Irudi bat sartu dut, baina ez dakit nola jarri oina.


Bestetik Internetetik hartu dudan irudi bat da, iturria jarri dut, baina ez dakit egilea nor den. Hau balekoa al da?


Eskerrik asko.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Oina jartzeko, irudia txertatzen duzunean (Txertatu > Irudia) duzu aukera. A priori argazki hori ezin da igo, egilea nor den jakin gabe ez delako nahikoa denbora pasa librea izango dela ia ziur hartzeko. Commonsen jada markatu dute ezabatzeko.

Draza Mihailovitx (eztabaidaekarpenak)

OK; ba orduan diario vascoko jendeari galdetu beharko zaio nor den egilea edo nondik atera duten...


Momentuz kendu egingo dut argazkia.

"Arrasateko triskantzei buruzko artikulua." mezuari erantzun