Topic on Wikipedia:Txokoa

Luistxo (eztabaidaekarpenak)
Theklan (eztabaidaekarpenak)

Ez ditugula sortu!

Xabier Cañas (eztabaidaekarpenak)
Theklan (eztabaidaekarpenak)

Laster populatuko dut kategoria hori. Hala ere, oso telesail gutxi ditugu, eta telesail infotaularekin, are gutxiago.

Luistxo (eztabaidaekarpenak)

Lan-infotaula oinarrizkoa ondo geratzen da nire ustez, adib.: Devs

Xabier Cañas (eztabaidaekarpenak)

Hemengo telesailen datuak ez daude Wikidatan sartuta, adibidez, Goenkale. Wikidatan sartuz gero zuzenean azaltzen da Wikipedian kategoria.

Luistxo (eztabaidaekarpenak)

Gero badakizue zuek zergatik infotaulekin, batzuetan bi kategorizazio multzo desberdin sortzen diren, aktore batzuk aipatua, beste batzuk ez... eta kategoria desberdinak ere bai.

Adibidez ikus Kategoriak Devs eta Star Trek: Picard telesailetan, biak aurten sortuak ze 2020koak dira, biak lan-infotaularekin, baina lehenbizikoan bi aktoreren kategoriak agertu dira, eta bigarrenean gehiagorenak, baina "antzeztutako telesailak" izan beharrean, agertu dira "antzeztutako lanak".

Ondorioz, adibidez, Alison Pillen antzeztutako telesailetan klikatu eta bai agertzen da Devs eta besteren bat, baina ez Star Trek:Picard...

Zergatik da hau? Inork badaki?

https://i.imgur.com/OlPrDhc.jpg

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Bai, telesail bezala dagoelako bata Wikidatan eta "telesail labur" bezala bestea. Eta jarri nuen sistema "telesail" aurkitzen bazuen "telesail" jartzeko, baina ez bazekien zer zen, orduan "lana" generikoa. Aldatuko dut erakusteko ere telesail laburrak.

Bestetik, ikusten dut izenaren ondoan (en) bezalako etiketa badago, ez duela kategoria egiten. Izen hori "ingelesez" dagoela esan nahi du, eta euskarazko etiketa behar duela. Pixka bat tontoa da asuntoa, baina horrela soluzionatzen da.

"Filmak/telesailak aktorearen arabera" mezuari erantzun