Devs

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Devs
Jatorria
Sortzailea Alex Garland
Jatorrizko izenburua Devs
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Sasoi kopurua 1
Atalak 8
Ezaugarriak
Genero artistikoa telebista drama eta techno-thriller (en) Itzuli
Antzezlea(k)
Sonoya Mizuno (en) Itzuli
Nick Offerman
Zach Grenier
Stephen Henderson
Cailee Spaeny
Alison Pill
Jin Ha (en) Itzuli
[[Kategoria:Sonoya Mizuno (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]





[[Kategoria:Jin Ha (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]
Ekoizpena
Ekoizle eragilea Scott Rudin
Bestelako lanak
Musikagilea Geoff Barrow
Emanaldia
Jatorrizko igorlea Hulu logo flat.svg Hulu
FX 2008 logo.svg FX (en) Itzuli
Hasiera-data 2020ko martxoaren 5a
Amaiera-data 2020ko apirilaren 16a
Kanpo loturak
fxnetworks.com…

Devs 2020ko zientzia fikziozko telesail estatubatuar bat da, thriller erakoa, Alex Garlandek sortua. Hulu plataforman estreinatu zen 2020ko martxoaren 5ean eta Hego Euskal Herrian HBO streaming plataformak eman zuen aldi berean. Zortzi ataleko mini-telesaila izan zen, eta 2020ko amaieran atalak osatu zirenean ez zegoen zantzurik ea jarraituko ote zuen, nahiz eta tramak horretarako bide eman dezakeen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Kokapena eta oinarri zientifikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amaya izeneko enpresa konputazio kuantikoan liderra da munduan. San Frantzisko hiriaren aldirietan, baso batean, kanpus edo egoitza bat daukate, moderno-modernoa. Bere garapeneko atal sekretuak Devs du izena, eta hango jarduerak misteriotsuen inguruan osatzen da trama.

Forest izeneko enpresariak sortu du Amaya, eta euskarazko euskal izen hori du enpresak bere alaba hala zelako izenez, Amaya (baina istripu batean hil zitzaion, emaztearekin batera). Alabaren bizitza berpiztearekin zerikusia duen proiektua dirudi Devs-en garatzen denak. Qubit (konputazio kuantikoaren kalkulu-indarra) ia infinituak dituen ordenagailu bat garatu dute, eta itxura batean honetara dedikatzen da: unibertsoa deterministikoa omen da, eta horrek esan nahi estatu fisiko jakin batetik, haren ondorengoak (edo aurrekariak) kalkulatu daitezkela. Iragana zehatz jakin eta berrikusi (Jesukristo gurutzean, adibidez, bi mila urte atzera eginda), edo etorkizuna aurreikusi: pertsonaien bizitza eta heriotza bera aurreikusteraino[1].

Azken atalean, Forestek adierazten dio beste protagonistari (Lily Chan informatikaria) Devs izenak ez duela zerikusirik development (garapena) termino ingelesarekin, baizik eta Deus latinezkoarekin, latinera zaharrean idazten zen eran: DEVS (Jainkoa, alegia)[2].

Determimismoaren gaiak eta fisika kuantikoaren inguruko ikuspegi zientifiko batzuek indar zuzena dute argumentuan, eta nahiko zehatz daude integratuta, seriotasunez. Esate baterako, Devs-eko ikertzaileetako batek, Lyndonek, Everett-en interpretazioa edo unibertso anitzen interpretazioa defenditzen du; nola egoera kuantiko jakin batetik ondoriozko bi azpi-egoera suertatzea posible bada, biak gertatzen ahal dira, eta unibertsoa bifurkatu egiten da uneoro[2]. Forest pertsonaiak ikuspegi hau arbuiatzen du tramak aurrera egin ahala, baina azken atalean, interpretazio hori egiazkotzat jotzen du gidoiak. Determinismoaren gainetik ere, erabakimen askearen aukera ere posible dela ikusten da. Bata bestearekin lotuz, iraganeko puntu jakin bat konputazionalki berregin badaiteke, gertatu ez zen denbora-lerro bat garatu daiteke osoki Devs-en barruan, eta pertsonaia hilak berpiztu eta konputazionalki bada ere, bizidun jarrai dezakete Devs-en. Hilezkortasunerako aukera konputazional eta kuantiko bat, nolabait.

Trama[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lily Chan (Sonoya Mizuno) informatika ingeniaria da Amaya enpresan, bere mutilagun errusiarra bezala. Mutilaguna desio duen promozioa lortzen du, Devs unitate sekretuan sartzea. Baina hango bere laneko egunaren ondoren, Amayako segurtasun arduradunek, Forest nagusiaren ezagupen eta oiniritziarekin, hil egiten dute, izatez espioi errusiarra dela baitakite.

Izatez, Devs-eko konputazio kuantikoaren gaitasun handiari esker, eta unibertsoa deterministikoa izanik, Devsen ikusi egin dute etorkizuna, eta Forest eta bere laguntzaile nagusiak, jakin badakite Lilyri zer gertatuko zaion hurrengo egun eta orduetan, eta aurreikusi bezala gertatzen dira gauzak, harik eta Devs-ek jada argitzen ez duen puntu batera iristen diren. Puntu horrek Lilyren heriotza ustez ebitaezina aurreikusten du.

Amaya, euskarazko izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikusle euskaldunari arreta deitzen dio Devs sortu duen enpresak Amaya izen euskalduna izatea. Kanpoan ere errepatatu dionik bada, agian amaia/amaiera adierarekin zerikusia duen izenak[3]. Baina arrazoi sinpleagoa izan daiteke, ekoizleek (tramaren beharragatik) neska izen eufoniko eta original bat behar zutela, eta eskura zuten Amaya: izan ere, Amaya haurraren rola betetzen duen haur aktoreak Amaya Mizuno-André du izena. Abizen konposatu horretan, Mizuno jatorri japoniarrekoa errepikatzen da bai rol nagusietako batean (Sonoya Mizuno protagonista nagusietakoa da), eta ekoizpeneko pare bat postutan[4]: baliteke ekoizpen taldeak gertuan zuten norbaiten izena erabiltzea.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sonoya Mizuno: Lily Chan, Amayako informatika ingeniaria
  • Nick Offerman: Forest, Amaya enpresako zuzendari nagusia, Amaya haurraren aita.
  • Alison Phil: Katie, Devs-eko arduraduna, Forestekin batera, eta honen neskalaguna enpresaria alargundu ondoren.
  • Jin Ha: Jamie, zibersegurtasun espezialista eta Lily-ren mutil-laguna
  • Zach Grenier: Kenton, Amayako segurtasun arduraduna
  • Stephen McKinley Henderson: Stewart, Amayako Devs taldeko kidea
  • Cailee Spaeny: Lyndon, Amayako Devs taldeko kide nerabea. Emakumezko aktore batek antzezten badu ere, pertsonaia gizonezkoa da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Amaya: konputazio kuantikoaren enpresa liderrak euskal izena du» sustatu.eus . Noiz kontsultatua: 2020-04-19.
  2. a b (Ingelesez) Trumbore, Dave. (2020-04-16). «'Devs' Ending Explained: Is It Time to Convert to Alex Garland's Techno-Religion?» Collider . Noiz kontsultatua: 2020-04-19.
  3. (Ingelesez) Alex Garland on Devs, Free Will, and Science Fiction Television. . Noiz kontsultatua: 2020-04-19.
  4. Devs (TV Mini-Series 2020) - IMDb. . Noiz kontsultatua: 2020-04-19.