Topic on Wikipedia:Txokoa

Koldo Biguri (eztabaidaekarpenak)

Aupa. Txikipedian Leonardo da Vinci sarrera lantzen ari nintzela, ikusi dut Wikidataren eraginez datu zalantzazko batzuk ematen direla haren jaioleku eta heriotza-lekuari buruz. Lehenean, Anchiano jartzen du (eta euWPn gorriz ageri da, bide batez), eta, bigarrenean, Clos Lucé.

Kontua da Anchiano, berez, Vinci izeneko udalerriaren auzo edo bailara bat dela, baina izæra administratiborik ez duena; gainera, Leonardo da Vinci, izenak dioen bezala, Vincin jaio zen. Hala ageri da euWPko testuan bertan (ez wikitaulan), baina beste WPetan sekulako saltsa dago: italierazkoan, Anchiano dio; ingelesez, frantsesez eta gaztelaniaz, Vinci.

Eta heriotzean, berriz, Wikidatan, esan bezala, Clos Lucé jartzen du; baina hori gaztelu bat da, Amboisen dagoena. Eta, izan ere, leku guztietan esaten da Leonardo Amboisen hil zela.

Beraz, edo Wikidata aldatzen dugu, edo wikitaula eta Txikipediako zerrenda hori "zuzentzen" dugu. Zuek esan. Eta, okerrena, seguru ez dela Wikidatan dagoen gehiegizko zehaztasun (desinformagarri) bakarra.

Theklan (eztabaidaekarpenak)
Koldo Biguri (eztabaidaekarpenak)

Oro har, irizpide egokia izan daiteke; baina ez zait zehaztasuna iruditzen gaztelu baten izena ipintzea, eta ez hil zen herria. Eta, beste kasurik badago, berdin. Ez dut uste inon esan beharko litzatekeenik halako norbait Grosen jaio zela, eta ez Donostian. Anchiano, kasu berbera da. Txarrena, kontraesana egotea wikitaularen eta artikuluetako testuen artean. Nik uste dut zerbait pentsatu beharko litzatekeela horrelako desadostasun despistagarriak daudenerako. Txikipediaren kasuan, gainera, benetan ideia txarra dela iruditzen zait hainbesterainoko zehaztasun edo zehazkeria. Tamaina handiegia ageri da, gainera. Egin daiteke zerbait?

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Wikidatako politikak Wikidatan eztabaidatu behar dira, guztioei eragiten digulako. Gros eta Anchiano ez dira gauza bera, Abando eta Gros ez diren bezala. Bada Altza, adibidez, udalerri izan zelako. Anchiano herri bat da, gainera.

Bestetik, zehaztasun hori kendu daiteke, eskuz jarrita lekua. Begiratuko dut ea jarri nuen Txikipedian gainidazteko aukera, baina hori da sinpleena.

"Wikidatako eta Wikitauletako zehaztasunak" mezuari erantzun