Mixel Garikoitz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mixel Garikoitz (1797-1863)

San Mixel Garikoitz (Ibarre, 1797ko apirilaren 15aL'Estela-Bètharram, 1863ko maiatzaren 14) Kanboko apaiza eta euskal santua izan zen. “Societas Sacratissimi Cordis Jesu Betharram” (euskaraz: Betharramgo Jesusen Bihotzeko Apaizen Elkartea edo ezagunago Baionako Apaizak) ordena sortu zuen

Laborarien familia batean jaioa, 1823ko abenduaren 20an Baionan apaiz ordenatu zuten. Bere lehen misioa Kanboko elizan egin bazuen ere, hiru urte geroago Bètharramgo seminariora bidalia izan zen, non zuzendaria izan zen. Seminarioa Baionara eraman zuten eta Garikoitzek Bètharramen bere ordena sortu zuen bost apaizekin batera (aita Fondeville – aita Guimon – aita Perguilhen – aita Larrouy – aita Chirou). Ordenak misioei eta hezkuntzari ekin zien: Gaskonia, Ipar Euskal Herria eta Bearnoanmzeharisiolariak bidali zituen; eta Maulen, Orthezen, Oloroe-Donamarian eta L'Estela-Bètharramen (azken hirurak Bearnon, Okzitania) zenbait eskola eraiki zituen.

Aita Garikoitz 1923ko martxoaren 15 dohatsu bihurtu zen eta 1947ko uztailaren 6an Pio XI.ak aldarera goratu zuen. Bere jaia maiatzaren 14an ospatzen da.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jean-Baptiste Etxeberrik Michel Garikoitz sainduaren bizia eta bertuteak liburua idatzi zuen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mixel Garikoitz Aldatu lotura Wikidatan