Edukira joan

Topic on Wikipedia:Txokoa

Koldo Biguri (eztabaidaekarpenak)

Kaixo. Ba al dago jakiterik WPra sartzen denak zer bilatzen duen eta, batez ere, zer ez duen aurkitzen? Interesgarria litzateke artikulu berriak egiteko, adibidez.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaixo. Ez, ez dago modurik hori jakiteko. Badago modu bat jakiteko zenbat sartzen diren beste hizkuntza batean eta ezkerreko menuan dauden hizkuntzen artean saiatzen diren bilatzen euskara aurkitu gabe, baina ez da sistema publikoa.

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Aupa @Koldo Biguri:: bilatu eta aurkitu ez diren artikuluak zerrendatzen dituen tresnarik ez dut ezagutzen. Hemen erlazionatutako tresna batzuk:

(@wikidosia Twitter-en, mastodon.eus-en mastodon.eus-en)

Koldo Biguri (eztabaidaekarpenak)

Eskerrik asko, @Lainobeltz. Iruditu zait, existituz gero, tresna interesgarria izan zitekeela artikulu berriak egin ahal izateko. Google eta halakøk jakiten dute, ba, jendeak zer bilatzen duen. Beharbada, Wikimediakoei esan beharko litzaieke horrelako zerbait sortzeko, ez dakit. Ideia bat besterik ez zen.

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)
Kilkerra (eztabaidaekarpenak)

Jendeak gehien bisitatzen dituen artikuluak zein kategoriatakoak diren jakiteko tresnarik ba al da? Jendeari gehien interesatzen zaizkion eremuak zein diren jakiteko balio lezake, behintzat. Informatikaz ideia gutxi nik, eh?

Theklan (eztabaidaekarpenak)
Ksarasola (eztabaidaekarpenak)
"Bilaketak" mezuari erantzun