Topic on Wikipedia:Txokoa

Xabi22 (eztabaidaekarpenak)

Gabon!

Jakingo duzuen bezala atzo hasi zen Bigarren Euskaraldia. Euskarazko Wikipediak badu artikulu bat Euskaraldiari buruz, orokorrean, baina ia oso-osorik Lehenengo Euskaraldiari buruzkoa da. Zer da egokiagoa, bi artikulu sortzea (lehenengo eta bigarren euskaraldia artikulu desberdinetan kontatuz) edo artikulu bakarra mantentzea eta horren azpiatal gisa gehitzea Bigarren Euskaraldiari buruzko informazioa?

Bestalde, Azaleko Albisteak eguneratu ditut, Euskaraldia hasi dela aditzera emateko.

Zuen erantzunaren zain.

Xabier Armendaritz (eztabaidaekarpenak)

Oraingo artikulua oso luzea ez dela ikusita, artikulu bakarra mantenduko nuke. Oso artikulu luzea bihurtzen dela ikusiz gero, orduan bai, Euskaraldiaren ekitaldi bakoitzerako artikulu bat sortuko nuke, ekitaldi guztiei buruzko informazioa laburbilduko lukeen artikulu orokor batekin.

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Momentuz, azalean esteka gorri bat ez uztearren, 2020ko Euskaraldia Euskaraldia artikulura birzuzendu dut. Aurrerantzean, ekitaldi bakoitzerako artikulu bat sortzea erabaki eskero, badago birzuzenketa hori artikulu bihurtzea.

"Euskaraldia" mezuari erantzun