Topic on Wikipedia:Txokoa

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Aupa, lagunok: Luis de Uranzu Kultur Taldearen artikulua osatzen ari naiz, eta zalantza bat sortu zait. Nire ustez, gai orokorra da, eta artikuluaren eztabaidan sartu ordez, hemen sartzea hobeto dela iruditu zait.

Kultur Talde horren aldizkarian argitaratutako artikuluak zerrendatzen ari naiz wikipedia orrialdean; asko dira, baina merezi duela deritzot. Gertatzen zaidana zera da: artikulu gehienak gaztelaniaz egindakoak direla eta sinatzaileen deiturak, ordea, Bidasoaldekoak izanik, euskal-deiturak direla asko: Agirretxe, Gebara, Estonba, eta abar. Artikuluak, berriz, Aguirreche, Guevara, Estomba... sinatuta agertzen dira.

Estilo gida begiratu dut, eta nire zalantzak bere horretan jarraitzen du. Horietako batzuk ez dute sekula santan euskaraz idatziko, euskara usaindu ere ez baitute nahi; beste batzuk, agian, bai, baina, gaur-gaurkoz, nik dakidanez, ez dute egin.

Begiratu dut Euskaltzaindiaren «Euskara» agerkarian agertzen diren zenbait bibliografietan, eta gehienbat euskal grafiaz agertzen badira ere, badira batzuk erdal grafiarekin agertzen direnak ikus hauek:

https://www.euskaltzaindia.eus/dok/euskera/euskera_2018_2.pdf

248. or.

Michelena, Luis, 1960, Historia de la Literatura Vasca. Madrid: Minotauro

274. or.

Idoate Iragui, Florencio, 1977, La comunidad del valle de Roncal, Iruña, Nafarroa: Nafarroako Diputazioa.

Irigoyen Echevarría, Alfonso, 1957, «Cartas de Mariano Mendigacha a D. Resurrección María de Azkue», Euskera, 2, 119-170

Nola jokatu beharko nuke? Orain arte sartu ditudan guztien deiturek euskaraz sartu ditut, baina ez nuke nahi gero dena konpondu behar izatea.

Mila esker.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Artikuluetan dugun bezala jartzearen aldekoa naiz. Ez dakit merezi duen guztiak zerrendatzea, lan nahiko da eta beti gaurkotuta edukitzeko zaila. Edonola ere, animatzen bazara hori egitera eta gaurkotuta edukitzera, Koldo Mitxelena jarriko nuke Luis Michelenaren ordez, bertan azaltzen den arrazoiengatik.

Urtar (eztabaidaekarpenak)
Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Beharbada, arrazoi duzue, eta egiten ari naizela, behin baino gehiagotan uzteko gogoa eman dit. Baina, honezkero, erdia edo sartuta dut; beraz, jarraitu egingo dut. Behin lan hau hartuz gero, eguneratuta edukitzea ez da zaila, 8-10 artikulu berri argitaratzen dute urtero. Neronek egingo nuen. Dena den, iritzia bada ez duela merezi, esan eta kenduko nituzke.

Xabier Armendaritz (eztabaidaekarpenak)

Kaixo, Joxan. Bat nator Urtarrekin: Wikipedian, aldizkari baten artikuluan, ez ditugu aldizkari horretako artikulu guztiak aipatzen, banan-banan. Pentsa, bestela, zer-nolako luzera hartuko luketen hainbat artikuluk: «Argia», «Euskera», «Elhuyar aldizkaria»... Beraz, zerrenda luze hori ezabatzera noa, eta horren ordez goian Urtarrek aipatutako esteka sartuko dut, «Kanpo estekak» atalean.

Bestalde, «Luis de Uranzu Kultur Taldea» artikulua ez dago estilo entziklopedikoan idatzita, literatura ukituarekin baizik. Hori zuzendu beharko litzateke.

Azkenik, Bidasoa izenaren amaierako -a artikulua da, eta galdu egiten da deklinabideko hainbat kasutan (hots, etxea bezala deklinatzen da; ikus «Ibai izenen erabilera zuzenaz: Bidasoa»): Bidasoaren, Bidasoan... baina Bidasoko, Bidasora... Horrenbestez, nahiz eta zuen aldizkariaren izenburuan Bidasoako idazkera okerra bere horretan utzi beharko dugun, gainerako guztietan Bidasoko forma egokira ekarri dut.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Artikulu horiek eta Joxanen lana ez galtzeko "Zerrenda:Luis de Uranzu Kultur Taldeko artikuluak" orria sortuko nuke. Goraintzi

Xabier Armendaritz (eztabaidaekarpenak)

Ni ere ez naiz egindako lana alferrik galtzearen zalea, Iñaki, baina galdera hauek datozkit burura:

  1. Inor arduratuko da zerrenda hori eguneratuta mantentzeaz?
  2. Askoz zabalkunde handiagoko aldizkariekin (adibidez, goian aipatu ditudan hirurak), inor arduratuko da lan eskerga hori egiteaz?

Nire ustez, hobe dugu Wikipedian eduki entziklopedikoa jaso, eta artikuluen zerrenda webgune espezializatuetan utzi...

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

"Zerrenda:" aukera oso ondo ikusten dut honelako kasuetarako, Joxanek interesgarri ikusten badu. Zerrendan agerkari bateko artikulu guztiak izan daiteke, edo marrazki bizidun batzuetako atal guztiak, edo... Eguneratzen ibili nahi ez izanez gero, parentesi artean urteak jar daitezke, eta listo.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Bere horretan, lekurik onena izango litzateke Wikidata. Zerrendak gero automatikoki sor litezke (noizbait Wikidata list konpontzen bada) eta, gainera, kanpo ikerketa egituratua ere egin liteke. Baina beno, momentuz Zerrenda:.... egitea izan daiteke irtenbiderik onena.

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Gauzatxo pare bat, Xabier: Bat, Bidasoaren deklinabideari dagokionez, ados nago, baina artikuluak Taldearen agerpenean idatzitakoa jasotzen du, eta kakotx artean doa. Beraz, gehienez, (sic) jarri beharko genuke bukaeran, eta idatzitakoa ez aldatu, Edo, esan duzun bezala, estiloa aldatu. Bi, nire iritziz ez da gauza bera astekari edo hilabetekari bat eta urtekari bat. Azken hau eguneratuta mantentzea ez da hain zaila. Bestalde, gehienbat, Bidasoaldeko jende xumeari interesatuko zaio, eta ez dut uste webgune espezializatutakora joko duenik. Baina, tira, ez dut inolako interes berezirik horiek hor ager daitezen, ez baita "gure" aldizkaria. Ez daukat zer ikustekorik talde horrekin; interesgarria iruditu zait wikipedian sartzea, munduko gauzaz gain, EHko txokoetakoak sartzea ere interesgarria delako, besterik ez. Dena den, bego horretan; kendu, eta aurrera.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Bai, Wikidata onena, baina ur handiagoetan une honetan ez sartzeko, Zerrenda egin daiteke (hurrengo Wikidata pausoa emateko, inork inoiz lan hori hartu nahiko balu).

Xabier Armendaritz (eztabaidaekarpenak)

Berez, Joxan, taldeak bere buruaz zer esaten duen hitzez hitz jasotzea ez da egokia (horregatik dago autopromozioaren oharra). Estilo entziklopedikora ekarrita berridatzi beharko litzateke (apaindurazko eta laudoriozko esaldi horiek guztiak kenduta, tonu objektiboan), eta iturritzat aipatu taldearen webguneko orria. Ahal dela, taldea bera ez diren beste iturri batzuk ere aipatu beharko lirateke, datuak albait objektiboenak izan daitezen.

Bestalde, Zerrenda motako orria sortzearen aldeko iritziak daudenez, orri hau sortu eta hortxe jar zenezake zeuk apailatutako zerrenda (hemen duzu zerrenda, artikuluaren historian gordea).

"Bibliografian euskal grafia?" mezuari erantzun