Topic on Wikipedia:Txokoa

Luistxo (eztabaidaekarpenak)

Hau da, desbideraketa bat alderantzizko norabidean jartzeko modu erraz bat badago? Adibidez, Arte eszeniko terminoak desbideratzen du Antzez-erti sabinianismora (bi formen bilaketa sinple erakusten du termino bat bizia dela, eta bestea, ertia bezain erabilia). Orduan, zein da desbideraketa-ordena alderantziz uzteko modu errazena?

Xabier Armendaritz (eztabaidaekarpenak)

Birbideratze orri bat berariaz sortuta dagoenean, zuk esandakoa egin ahal izateko, orri hori ezabatu behar da. Beraz, birbideratze hori behar bezala desegiteko, administratzaile batek esku hartu behar du; orriak ezabatzeko ardura duen wikilari batek, alegia. Egin dut.

Urtar (eztabaidaekarpenak)

Eskerrik asko @Luistxo eta @Xabier Armendaritz. Honen harira, gehitu nahi nuen arau kategoria duen Euskaltzaindiaren Hiztegian arte eszeniko terminoa bildu dela. Antzez-erti aldiz, ez dut interneten ikusi, ezta Euskal Klasikoen Corpusean edo Egungo Testuen Corpusean ere. Hitz asmatua izango balitz, ez dakit gure wikipedian lekurik izan beharko lukeen. Antzeko egoeran beste zenbait orrialdek ere baditugula uste dut, adibidez larru bernizdun.

Zuen ustez, asmatutako hitz baten aurrean nola jokatu behar dugun jakitea gustatuko litzaidake. Hau da, lankidearen eztabaida orrian ohartaraziz, artikuluaren eztabaida orrian aipatuz, erreferentzia behar txantiloia erabiliz, hitza zuzenean ezabatuz ala hitza ezabatuz eta lankidea blokeatuz.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Wikilari asko eta oso aktibo, denbora soberan dugunak arituko bagina, orduan eztabaida orrian utziko nuke eta itxoin norbaitek zerbait esan arte. Baina, gutxi izanda, akaso azkarragoa da aldaketa egitea. Larru bernizdun kasuan, @Kamiruaga izan da aldaketa egin duena, eta orain oso gutxi, beraz galdetzea badago.

Kamiruaga (eztabaidaekarpenak)

"Txarol" hitza euskaraz esangura bi dauzka Euskaltzaindiaren Hiztegian (berniz distiratsua eta iraunkorra; berniz horrekin bernizaturiko larrua). Aitatutako artikulua larruari buruzkoa da. "Txarol" Euskaltzaindiaren Hiztegiaren eta Elhuyar Hiztegiaren arabera Hegoaldeko hitza da, eta Zehazkiren arabera behe-mailakoa. Euskara Batuaren Ajeak liburuan, frantsesezko cuir vernis-en bidetik, "larru bernizdun" proposatu zen. Halandaze, izendapen egoki eta batuena iruditu zitzaidan.

Urtar (eztabaidaekarpenak)

@Kamiruaga, eskerrik asko zure iruzkinagatik, eta orokorrean zure lanagatik. Ongi ulertu badut, zure ustez Iparraldeko formak, edo frantsesetik itzulitakoak, Hegoaldekoak baino "batuagoak" dira. Irizpide horren erreferentziarik hona ekartzea beharbada lagungarri izan daiteke.

Bestaldetik, eskertzen dizut Euskara Batuaren Ajeak (1997) erreferentziaren berri ematea, horrek erakusten duelako larru bernizduna ez dela wikipedian asmatutako hitza. Hala ere, autore baten liburu batean behin idatzitako larru bernizdun hitza, lehenago edo geroago inork erabili ez omen duena, wikipedia batean lekurik izan behar duen ez dut argi ikusten (ikus Relevance). Batez ere kontuan hartuz Euskaltzaindiak araututako sinonimoa badugula: txarol.

Hegoalde markak jatorria adierazten du, eta usuenik nongo hiztunek erabiltzen duten esaten digu. Baina Hiztegi Batuko sarreran aitortzen denez, ez da Euskaltzaindiaren asmoa marka horrekin hitzak baztertzea. Izan ere, bere hiztegian sartuz Euskaltzaindiak bultzatu egin nahi ditu idazleak hitz hori erabiltzera euskara batuan, euskaldun guztien ondare komuna bihurtu dadin.

Bukatzeko, antzez-erti hitzaren erreferentzia ekartzea ere lagungarri izan zitekeela uste dut, inork ezagutzen badu.

"Desbideraketa bat aldrebestu" mezuari erantzun