Topic on Wikipedia:Txokoa

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Aupa, lagunok: Gauza arraro bat gertatzen zait txantiloi horrekin. {{Erreferentzia zerrenda|30em}} sartzen badut, ez dit zutabearen zatiketa egiten; {{Erreferentzia zerrenda|2}} egiten badut ordea, bai egiten dit. Ez dakit garrantzia duen edo ez; badaezpada jartzen dut hemen.

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Aupa @Joxan Garaialde: {{Erreferentzia zerrenda|2}} hartzen baduzu 2 zutabe egiten dituzu. {{Erreferentzia zerrenda|30em}} hartuta, 30em-ko zabalerako zutabeak egiten ditu, eta zutabe kopurua lehioaren zabaleraren araberakoa da. Zenbat eta lehio zabalagoa, zutabe gehiago. Egin aproba, pantaila zabalean, lehioa zabaltzen; begiratu, baita Em (tipografia) artikulua.

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Aupa,@Lainobeltz, bai, orain dela gutxia arte, "Erreferentzia zerrenda|30em" sartzen nuen, eta ondo egiten zuen, baina, bada hilabete bat, gutxi gorabehera, ez didala egiten, eta, zatitu nahi badut, nahitaez "erreferentzia zerrenda|2" sartu behar dut. Ez dakit niri bakarrik gertatzen ote zaidan.

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Niri ondo hartzen dit, Chromium eta Firefox nabigatzaileekin, Linuxen. Akaso eskuinean tresna-barra dagoenetik edukiarentzako zabalera gutxiago daukazu. Eskuineko tresna-barra edo/eta ezkerreko menuak ezkutatuta?

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Eskerrik asko, begiratuko dut. Dena den, ni windows erabiltzen dut. Badakizu, ohiturak...

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Akaso ordenagailuaren erresoluzioa ezberdina duzu?

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Ez dakit, baina arraroa dena da orain dela hilabete bat arte ondo egiten zuela, eta orain gaizki. Dena den, semeek esaten didaten bezala, "atta, zerbait ukituko zenuen". Halere, nirean zatitu ez arren, zuenetan zatiturik ateratzen bada, gaitzerdi. Nik "|30em" sartuko dut, eta "andare". Mila esker, zuen erantzunengatik.

"Erreferentzia zerrenda txantiloia" mezuari erantzun