Torturaren eta beste tratu edo zigor krudel, anker edo apalesgarrien aurkako Hautazko Protokoloa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Torturaren eta beste tratu edo zigor krudel, anker edo apalesgarrien aurkako Hautazko Protokoloa
Irudia
Motainternational human rights instrument (en) Itzuli
tratatu
Data2002ko abenduaren 18a
Depositary (en) ItzuliNazio Batuen Erakundeko idazkari nagusia

Torturaren eta beste tratu edo zigor krudel, anker edo apalesgarrien aurkako Konbentzioaren Hautazko Protokoloa nazioarteko itun bat da, eta bere helburu nagusia da itxialdia ematen den lekuetan torturaren eta tratu txarren prebentzioa sustatzea, nazioarteko eta nazioko organo independenteek aldizkako bisita-sistema baten bidez.[1]

Protokoloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazio Batuen Batzar Nagusiak onetsi zuen 2002ko abenduaren 18an eta 2006ko ekainean sartu zen indarrean. Torturari eta bestelako Tratu edo Zigor Krudel, Anker edo Apalasgarriei Aurrea Hartzeko Nazio Batuen Azpibatzordea (gaztelaniaz, SPT) izeneko tratatu-organoa sortu du. Aldi berean, estatu bakoitzak torturari aurrea hartzeko mekanismo nazional bat edo gehiago (gaztelaniaz MNP) ezarri behar ditu. Mekanismo horien bidez, askatasunik gabeko pertsonak dauden edo egon daitezkeen establezimendu guztietara aldizkako bisitak egin behar dira.[2]

Hautazko protokolo hori beste batzuetatik bereizten da, ez baitu araurik ezartzen, mekanismo operatibo bat sartzen baitu. Banakako kexak aurkeztu eta kudeatzeko sistemarik ere ez du ezartzen, baizik eta gertaera edo egoera orokorren zergatiak aipatzen ditu. Ez ditu estatu alderdiak behartzen aldizkako txostenak aurkeztera, baizik eta estatuko eta nazioarteko adituen gomendioei arreta jartzera eta horiek ezartzeko erreformak egitera bultzatzen ditu.[2]

Espainiak 2009an berretsi zuen protokoloa, 1/2009 Lege Organikoaren bitartez, eta Herriaren Defendatzaileari ematen dio hurrengoak bisitatzeko eskumena: espetxeak, Polizia Nazionaleko Komisaldegiak, Guardia Zibilaren Kuartelak, Polizia Autonomikoen Komisaldegiak, Udaltzaingoen dependentziak, establezimendu militarrak, epaitegietako espazioak, adingabeen itxialdia zein atzerritarren itxialdia ematen diren zentroak, mugen kontrola ematen den lekuetan, ospitaletan, ospitale psikiatrikoetan eta baldintzak bete ditzakeen beste edozein itxialdirako espazioa.[3]

Giza Eskubideen ikuspegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tortura eta beste tratu txar batzuei aurrea hartzea giza eskubideen ikuspegiaTorturaren aurkako Hitzarmenaren gainetik doa, ezarritako ebaluazio- eta zehapen-mekanismoetatik harago, tortura- eta bestelako tratu txarren arriskuak murriztuko dituzten erreformak sustatzen ditu, batez ere, horien jatorrizko arrazoiei aurre eginez.[4]

Beste ikuspegi batzuetan ez bezala, torturari aurrea hartzea ez da giza eskubideen urraketen gaitzespen publikoan kontzentratzen, hau da, estatuen arteko lankidetza sustatzen du, atxiloketa-baldintzak hobetzeko eta giza eskubideak urratzeko arrisku-faktoreak murrizteko eta beharrezkoak diren aldaketak egin ditzaten.[2]

Torturari eta bestelako tratu edo zigor krudel, anker edo apalasgarriei aurrea hartzeko Nazio Batuen Azpibatzordea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Torturari eta bestelako tratu edo zigor krudel, anker edo apalasgarriei aurrea hartzeko Azpibatzordea (gaztelaniaz, SPT) Nazio Batuen Erakundearen giza eskubideen sistemaren parte den tratatua da. Protokoloa sinatzen duten herrialdeek atxiloketa espazioak bisitatu eta miatzeko boterea ematen diote Azpibatzordeari.[5]

Azpibatzordea 2007ko otsailean hasi zuen bere jarduera, eta 25 kide ditu, zeintzuk modu independientean jarduten dute.[6]

Bi funtzio nagusi ditu:

  1. Kide diren Estatuei bisita egin ahal die, eta epe horretan askatasunik gabeko pertsonak dauden edozein leku bisitatzeko aukera du.
  2. Estatuei Prebentziorako Mekasimo Nazionalak nola eratzearen gaineko aholkulari funtzioa du. Izan ere Protokoloak Mekanismook izatera behartzen du eta beraz haien funtzionamenduaren gaineko aholkularitza eskaintzen du.

Azpibatzordeak urtean behin txosten orokor bat idazten du aurrera eramandako ekintzen gainekoa.[6]

Landa-landaz gain, Azpibatzordeak urtean hiru batzar izaten ditu, eta bilerak Nazio Batuek Genevan duten Bulegoan izaten dira.[6]

Espainiari egindako gomendioak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argirata eman den azken txostena, 2019ko urriaren 7koa da, CAT/OP/ESP/1, delakoa. Azpikomiteak, 2017ko urriaren 15etik 26ra egindako bisitaren gainekoa da, eta ondorioen artean:[7][8]

  • Mekanismo Nazioanaren aurrekontu urriaren eta beharrezko independentzia ezaren gaineko ardura agertzen du, mekanismoa ezagutzen ez dela eta hori atxilotuen kalterakoa dela.
  • Tortutaren definizioa eta zigorren larritasuna Torturaren aurkako Hitzarmena ez duela betetzen ziurtatzen du.
  • Inkomunikazioaren erregimena bertan behera uzteko gomendioa egiten du, batez ere 16 eta 18 urteko gazteei dagokionez.
  • Kontentzio mekanikoa buruaz beste egiteko arriskuan dauden atxilotuei ez aplikatzea, ahalik eta denbora urrienean aplikatuko dela ziurtatzeko gainbegiraketa zurruna egitea eta neurriaren aplikazioaren gaineko guztiak erregistratzea.
  • Bakartzerekin 15 egun baino gehiagoz ez zigortzea eta medikuen gainbegiraketa ematea.
  • Erregimen itxian egoteko aukera murriztea eta epe muga bat jartzea.
  • Tortutarengatiko salaketak modu eraginkorrean ikertzeko beharra eta kasuen gaineko erregistroa egitea.

Prebentziorako Mekanismo Nazionalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Protokoloak Prebentziorako Mekanismo Nazionalei ematen die tratatua gazatzeko rola. Mekanismook ohikotasunez bisitatzen dituzte atxiloketa gune nazional eta lokalak eta autoritateekin eguneroko harremana dute.[9]

Espainiari dagokionez, Herriaren Defendatzaileak du paper hori, 2006ko apirilaren 4tik, hain zuzen ere.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Alto Comisionado para los DDHH Naciones Unidas. .
  2. a b c Protocolo Facultativo Manual para su implementación. .
  3. a b (Gaztelaniaz) Pueblo, Defensor del. «El Defensor como MNP | Defensor del Pueblo» www.defensordelpueblo.es (Noiz kontsultatua: 2022-07-24).
  4. APT Abordando las causas originarias. .
  5. (Gaztelaniaz) «ACNUDH | Subcomité para la Prevención de la Tortura» OHCHR (Noiz kontsultatua: 2022-07-24).
  6. a b c (Gaztelaniaz) «ACNUDH | Introducción» OHCHR (Noiz kontsultatua: 2022-07-24).
  7. docstore.ohchr.org (Noiz kontsultatua: 2022-07-24).
  8. «ODS HOME PAGE» documents-dds-ny.un.org (Noiz kontsultatua: 2022-07-24).
  9. (Gaztelaniaz) «ACNUDH | Mecanismos nacionales de prevención de la Tortura» OHCHR (Noiz kontsultatua: 2022-07-24).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]