Toshka aintzirak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Toshka aintzirak
بحيرات توشكى‎‎
Nubia NASA-WW.jpg
Datu orokorrak
Garaiera 144 m
Geografia
Koordenatuak 23° 25′ N, 30° 36′ E / 23.42°N,30.6°E / 23.42; 30.6Koordenatuak: 23° 25′ N, 30° 36′ E / 23.42°N,30.6°E / 23.42; 30.6
Herrialdea Egipto
Leku geografikoa Sahara
Hidrografia
Betebidea

Toshka lakuak (arabieraz: بحيرات توشكى‎‎‎) azken hamarkadetan Egiptoko Saharako basamortuan sorturiko laku endorreikoei eman zaien izena da[1]. Aswaneko presaren eraikuntzaren ondorioa dira, eta Toshka kanalaren garapenarekin Saharako eskualde hau eraldatzea ekar dezake.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aswaneko presa 1964-1968 artean eraiki zenean Nasser aintzira sortu zen, gehienez ere itsasoaren mailatik 183 metroko altuera duena. 1978an Sadat kanala eraiki zen Wadi Toshka erabilita, urak 178 metro baino gehiago hartzen zuenean bertatik joan zedin, Eozeno amaierako kareharrizko lautada baterantz. 1990ko hamarkadan ura kanaletik bideratu zen Mendebaldeko basamortura. Kanal hau zementuzkoa da, uraren galera ekiditeko asmoz.

1998an astronautak konturatu ziren Toshka lakuetako ekialdekoa sortu zela. 1999an beste laku bat eratu zen bere mendebaldean, eta 2000ko irailetik 2001eko martxora bitarte hirugarren laku bat eratu zen mendebalderago. Lakuek ez dute izen ofizialki. Guztira 1.300 kilometro koadro inguru betetzen dituzte, baina 2006an 2001ean baino ur gutxiago zegoen, mendebaldeen dagoen laku txiki bat lehortuz. Lakuen inguruan hezeguneak eta dunak sortu dira. Lakuaren altuerak 175 metrotik 144 metrora bitarte daude[2].

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laku sistema endorreikoa da, hau da, ura ez da inoiz itsasora iristen. Niloaren urak azpian duen akuiferoa elikatzen du, baina basamortuak eramaten du gehiena, ebaporazioz. Gaur egun arrainak baldin badaude ere, ebaporazioak gazitasuna handitzen du, eta flora eta fauna berri hori ere arriskuan izango dira.

Toshkako gunea Nubiar Hanpadurarekin lerrokatzen da. Egiptoko gobernua ingurunea garatzen ari da, Haran Berria Proiektua gauzatzeko. Kharga oasiseraino ura eramatea da helburu nagusia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) El-Shabrawy, Gamal M.; Dumont, Henri J.. (2009). The Toshka Lakes. Springer, Dordrecht, 157–162 or. doi:10.1007/978-1-4020-9726-3_8 . Noiz kontsultatua: 2017-08-24.
  2. Chipman, J. W.; Lillesand, T. M.. (2007-10-10). «Satellite‐based assessment of the dynamics of new lakes in southern Egypt» International Journal of Remote Sensing (19): 4365–4379 doi:10.1080/01431160701241787 ISSN 0143-1161 . Noiz kontsultatua: 2017-08-24.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]