Tosta Banda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tosta Banda
Datuak
JatorriaEuskal Herria
Galizia
Eskozia
Frisia
Gales
Irlanda
Kornualles
Musika motafolk
Urteak2016 - Gaur egun
Produkzioa
Diskoetxea(k)Txalap.ART Productions
Taldekideak
Gwilym Bowen Rhys
Mónica de Nut
Caoimhín Ó Fearghail
Bec Applebee
Rona Wilkie
Marit Talens
Mixel Ducau
Iñigo Egia
Mikel Ugarte
Ixi Jauregi
Informazio gehigarria
tostabanda.com
Musicbrainz: e2508a40-2690-46fe-82d1-13bc2d604235 Edit the value on Wikidata

Tosta Banda nazioarteko folk musika talde bat da, 2016an sortutakoa. Eskozia, Gales, Frisia, Galizia, Irlanda, Euskadi eta Kornualleseko musikari eta kantariz osatua dago. Tosta Banda-ren musika-zuzendaria Mixel Ducau da, eta zuzendari artistikoa Igor Otxoa. Bere lehen albuma, Tosta, Donostiako Elkar estudioan grabatu zen.

TOSTA kontzertu/ikuskizunean TOSTA BANDAko 10 musikari eta abeslarik hartzen dute parte. Guzti hauek haien kalitate eta beraien kultura eta herrialdeetan erreferente izateagatik izan dira aukeratuak: Eskozian, Galizian, Frisian, Irlandan, Galesen, Kornuallesen eta Euskal Herrian.

Dantza eta musika Kornualleseko dantzari keltiar baten eta gonbidatu berezi gisa KUKAI Dantza Konpainiako bi dantzarien eskutik uztartzen dira.

Haiek guztiek amankomunean dute kultura txikietako kide izatea, hizkuntza gutxituak hitzegitea eta internazional mailan ezagunak diren musika tradizio aberatsak izatea. Gainera beraien sustraiak partekatu eta elkarrekin lan egiteko gogoan ere bat egiten dute.

Lehen aldia da kultura hauetako instrumentu, erritmo, kantu, estilo eta dantzak elkartzen direla modu gaurkotu batean sustrai hauetako kantak berrasmatu eta berrinterpretatzeko. Ikuskizunean kanta hauek Kukairen euskal dantza garaikidea eta kultura keltiarreko dantzak ere gehitzen zaizkio.

Txikitasunaren eta dibertsitatearen garrantzia bistarazten duen kontzertu-ikuskizun originala, musika eta dantza mailan indartsua eta eszenikoki zaindua. Luis Enrique Mejia Godoyren abestiak dioen bezala: “… jakin baitakite txikiak izanik ere... elkarrekin sumendia garela!”

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gales: Gwilym Bowen Rhys: ahotsa, gitarra akustikoa eta mandolina
  • Galizia: Mónica de Nut: ahotsa eta pandeireta
  • Irlanda: Caoimhín Ó Fearghail: ahotsa, bouzouki eta flautak
  • Kornualles: Bec Applebee: ahotsa eta perkusioa
  • Eskozia: Rona Wilkie: ahotsa eta fiddle
  • Frisia: Marit Talens: ahotsa eta perkusioa
  • Euskal Herria: Mixel Ducau: alboka, ttun ttun, klarinete, saxofoi eta gitarra akustikoa
  • Euskal Herria: Iñigo Egia: perkusioa
  • Euskal Herria: Mikel Ugarte: txalaparta
  • Euskal Herria: Ixi Jauregi: ahotsa, txalaparta eta pandero

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]