Totemismo

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Totemismo totema gurtzen duen leinuaren edo taldearen dotrina da. Totemak taldearen kontzientzia adierazten du, taldeko kideen jokaera arautzen du eta taldearen lotura segurtatzen du. Leinuko kideek totemaren mota berekoak diren animaliak edo landareak ez dituzte ez jaten eta ez erabiltzen, eta ezta haren izena zuzenean aipatzen ere[1].

Egun, Amerikan eta Ozeaniako zenbait leinuen sinismena da, kultura batena baino herri primitiboen sineskera zabala dena[2]. Émile Durkheimek jatorrizko erlijiotzat jo zuen arren, Lévi-Straussetik aurrera erlijioa baino konstrukto sozialtzat jotzen dute.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2.   Wolfe, Patrick (1998-12-22), Settler Colonialism, Continuum International Publishing Group, 111–. orrialdea, ISBN 978-0-304-70340-1, http://books.google.com/books?id=ZdhnThYIgGAC&pg=PA112 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.