Claude Lévi-Strauss

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Claude Lévi-Strauss
Levi-strauss 260.jpg
Bizitza
Jaiotza Brusela1908ko azaroaren 28a
Herrialdea  Frantzia
 Belgika
 Brasil
Heriotza Paris2009ko urriaren 30a (100 urte)
Hezkuntza
Heziketa Parisko Unibertsitatea
Lycée Condorcet
Lycée Janson de Sailly
Hizkuntzak frantsesa
Lanbidea
Lanbidea filosofoa, politikaria, antropologoa, argazkilaria, pedagogoa, idazlea, irakaslea, soziologoa, psikologoa eta mythographerra
Enplegatzailea(k) São Pauloko Unibertsitatea
Collège de France  (1959 -  1982)
Jasotako sariak
Kidetza Frantses Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Norvegiako Zientzia eta Letren Akademia
Arteen eta Zientzien Herbehereetako Erret Akademia
Britainiar Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Amerikako Sozietate Filosofikoa
Sinesmenak
Alderdi politikoa Langile-Internazionalaren Frantziar Sekzioa
Signature levistrauss.jpg

Claude Lévi-Strauss (Brusela, 1908ko azaroaren 28a - Paris, 2009ko urriaren 30a) filosofo eta antropologo frantziarra izan zen. Gizarte zientzien epistemologian eragin handiko pentsalaria eta estrukturalismo izeneko eskolaren sortzaileetako bat da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parisen egin zuen bigarren hezkuntza eta han, legeak eta filosofia hasi zen ikasten Sorbonako unibertsitatean baina ondoren filosofian kontzentratu zen soilik. 1948an Filosofiako Doktoretza lortu zuen.

Mont-de-Marsan eta Laongo ikastetxeetan filosofia irakatsi ondoren, Frantziako misio unibertsitarioren kide izendatu zuten Brasilen eta hara abiatu zen irakasle bezala Sao Pauloko unibertsitatera 1935. urtetik 1938. urtera arte. Sao Paulon, indigenen elkarteei buruzko lanak egin zituen Mato Grosson eta Amazonian.

Frantziara bueltatu zenean, II. Mundu Gerra hastear zegoenean, soldadutzara deitu zuten, baina armistizioaren ondoren, Estatu Batuetara alde egin behar izan zuen judua zelako. Bertan, New Yorkeko New School for Social Researchen irakatsi zuen. Geroxeago, Henri Focillon, Jacques Maritain, J. Perrin eta beste batzuekin batera New Yorkeko École Libre des Hautes études sortu zuten eta erakunde honetako zuzendari nagusia izendatu zuten.

1944an, Frantziako kanpo-arazoetarako ministroak deitu zion eta Frantzian geratu zen, baina 1945. urtean Estatu Batuetara itzuli zen. 1946tik 1947ra arte Frantziako Enbaxadan lan egin zuen Washingtonen kulturako albokoa bezala. Gero, Parisera itzuli zen eta tesia eta tesina aurkeztu ondoren doktoregoa lortu zuen. New Yorken igaro zituen urteak, hezteko balio izan zioten, Jakobson ezagutu baitzuen eta Jakobsonek bere teoriak azaltzen lagundu zion eta. Gainera, Franz Boas eta beste antropologoen adiskidea zenez, Estatu Batuetako antropologian sarrarazi zuten.

1940. urtean, Musée de l’Hommeko zuzendari ordea izendatu zuten eta ondoren École Pratique des Hautes Étudeseko zuzendaria. Collège de Franceko gizarte-antropologiako irakaslea izendatu zuten 1959. urtetik bere erretiratzera arte, 1982. urtean. Baita ere, Académie françaiseko kide izendatu zuten, 1973ko Maiatzak 24an, Henry de Montherlanten ordez.

Estatu Batuetako Zientzi Nazio-Akademiaren kide atzerritarra da, Estatu Batuetako Arte eta Letra-akademiaren kide, Herbehereetako akademia errealaren kide, Norvegiako Letren eta Zientzi-akademiaren kide eta Britania Handiko akademiaren kide da. Brusela, Oxford, Chicago, Stirling, Upsal, Montreal, Mexiko, Kongo, Visva Bhrati (India) eta Yale, Harvard, Johns Hopkins eta Columbiako unibertsitateetan doktore honoris kausa da.

1966. urtean, urrezko domina eta Viking Fund saria jaso zuen, nazioarteko etnologoen botoei esker. Beste hainbat sari ere jaso ditu, C.N.R.Sko urrezko domina (1967), Erasmus saria (1973), Nonimo fundazioaren saria (1986), Aby M. Warburg saria eta Ohorezko Legioko intsignia (1996).

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La vie familiale et sociale des indiens Nambikwara (1948)
  • Les structures élémentaires de la parenté (1949)
  • Races et histoire (1952)
  • Tristes tropiques (1955)
  • Anthropologie structurale (1958). Euskarazko bertsioa dago: Antropologia estrukturala.
  • Le totémisme aujourd'hui (1962)
  • La pensée sauvage (1962). Euskarazko bertsioa dago: Pentsaera basatia.
  • Les mythologiques: Le cru et le cuit (1964)
  • Les mythologiques: Du miel aux cendres (1967)
  • Les mythologiques: L'origine des manières de table (1968)
  • Les mythologiques: L'homme nu (1971)
  • Anthropologie structurale deux (1973)
  • La voie des masques (1975)
  • Le regard éloigné (1983)
  • La potière jalouse (1985)
  • De près et de loin (1988)
  • Histoire de lynx (1991)
  • Regarder, écouter, lire (1993)
  • Saudades du Brasil (1994)

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Claude Lévi-Strauss Aldatu lotura Wikidatan
Wikiesanetan artikulu bat dago honi buruz:
Claude Lévi-Strauss