Edukira joan

Tous les garçons et les filles

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tous les garçons et les filles
Françoise Hardyren eta Eurythmicsen musika-lana
Egilea(k)Françoise Hardy eta Eurythmics
Argitaratze-data1962
IzenburuaTous les garçons et les filles
Ezaugarriak
Genero artistikoachansona eta Yé-yéa
Hizkuntzafrantsesa
Deskribapena
Honen parte daFrançoise Hardy
HitzakFrançoise Hardy
Bestelako lanak
MusikagileaRoger Gustave Samyn
BideoaYouTube eta YouTube

«Tous les garçons et les filles» (euskaraz: «mutil eta neska guztiak») Roger Gustave Samynek moldatu eta Françoise Hardyk idatzi eta abestu zuen kanta da, chanson generoaren ikur bilakatu zena. Abestiak neska gazte baten sentimenduak kontatzen ditu, inguruan dituen bikoteekiko maitasuna eta inbidia inoiz ezagutu ez dituenak. Hardyren singlea, nazioartean kaleratua, arrakasta handia izan zuen Frantzian, non 1962ko urriaren amaieratik 1963ko apirilaren erdialdera lehenengo zenbakian (lau edizio desberdin) 15 aste igaro baitzituen jarraian.

Hardyk ziztuan lortu zuen arrakasta: telebistan. Ordurako, kontratu bat sinatua zuen Vogue diskoetxearekin, baina 1962ko Frantziako hauteskundeen kanpainan albistegi saio bateko etenean eginiko emanaldi batek bultzatu zuen haren ibilbidea. Hain zuzen ere, Tous les garçons y les filles de mon age kantatu zuen hartan. Urteetara, artistak aitortu du orduan apenas zekiela partiturak irakurtzen ere, eta musika idazten ere ez zekiela.[1]

EPko 700.000 ale saldu zituen Frantzian.[2] Gainera, Hardyk abestia ingelesez (Find Me A Boy, Françoise Hardy Sings in English, 1963), italieraz (Quelli Della Mia Età, Françoise Hardy canta per voi in italiano, 1963) eta alemanez (Peter Und Lou, Françoise in Deutschland, 1965) grabatu zuen. Frantzian, Ingalaterran, Italian eta Alemanian, guztira, hiru milioi kopia baino gehiago saldu zituen.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Françoise Hardy kantaria hil da, 80 urterekin» Berria 2024-06-12 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
  2. Les Meilleures Ventes Tout Temps de 45 T. / Singles InfoDisc (Frantsesez)
  3. (Frantsesez) Saka, Pierre; Plougastel, Yann. (1999). La Chanson française et francophone. Paris: Larousse ISBN 2-03-511346-6..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.