Transjordania (eskualdea)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Transjordania, Ekialdeko Ibarra edo Transjordaniako Goi-lautada (arabieraz: شرق الأردن‎) Jordan ibaiaren ekialdean geratzen den eremua da, gutxi gorabehera gaur egungo Jordaniaren mugetan.

Eskualdeak hainbat botereren kudeaketa izan du historian zehar. Aro Modernoaan Otomandar Siriaren jurisdikzioaren barneko probintzia bat zen. Arabiar Iraultzaren ostean 1910eko hamarkadan, Transjordaniako emirerria osatu zen 1921ean, Britainiar Inperioaren pean, eta Abdullah I.a Jordaniakoa haxemitaren agindupean. 1946an Britainiar Inperiotik independizatu zen, Transjordaniako Erresuma Haxemita sortuz. 1948an, Arabiar-israeldar gerraren baitan Palestinako Zisjordania okupatu zuen, eta izena "Jordaniako Erresuma Haxemita"ra aldatu zuen. 1950ean lurralde hori galdu zuenean Jordania izenarekin geratu zen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]