Transvaal kolonia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Transvaal kolonia
1902 – 1910
Monarkia konstituzionala

bandera

armarria

LocationZARca1890.svg
Geografia
Hiriburua Pretoria
Biztanleria 1.268.716 (1904)[1]
Kultura
Hizkuntza(k) Nederlandera (idatzi) / Afrikaans (hitz egin)
Ingelesa (ofiziala)
Tswanera
Zuluera
Sothoera
Erlijioa Herbeheretar Eliza Erreformatua, Anglikanismoa
Historia
Garai historikoa Afrikaren banaketa
Aurrekoa
Flag of Transvaal.svgHegoafrikar Errepublika
Ondorengoa
Hegoafrikar BatasunaFlag of South Africa (1928–1994).svg

Transvaal kolonia 1902tik 1910era iraun zuen egitura izan zen, Erresuma Batuaren administrazioaren eta okupazio militarraren menpean. Hegoafrikar Errepublika ordezkatu zuen 1902an (hura baino muga zabalagoekin), eta 1910etik aurrera, lurralde osoa Hegoafrikar Batasun berriaren barruan integratu zen, Transvaal probintzia bihurtuta.

Boerren Bigarren Gerrako ingeles gotorleku bat (Vereeniging)

Gerraostea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Boerren Bigarren Gerran, Erresuma Batuak boer errepublikak (Orangeko Estatu Librea eta Hegoafrikar Errepublika) garaitu zituen. Vereenigingeko Itunean, boerrek Eduardo VII.aren agintea onartu zuten, eta ingelesek gerrak suntsitutako lurraldeen berreraikuntzan parte hartzeko konpromisoa hartu zuten, preso eta iheslarien itzulera erraztuta eta neerlanderazko kultura errespetatuta. Hala ere, aurrerantzean Transvaal kolonia izan zen horretan, Erresuma Batuko administratzaileek populazioa «ingelesteko» politikak bultzatuko zituzten.[2]

Boerren aldeko jarrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Transvaalgo urre meatzeak, 1911. urtean.

Gerra amaitu zenetik legebiltzarraren gehiengoa britainiarren esku egon zen; 1904tik aurrera, boerrak politikoki antolatzen hasi ziren, eta hurrengo urtean Het Volk alderdi bateratua sortu zuten; haien helburua boerren eta britainiar administratzaileen arteko adostasuna lortzea zen. Ingelesen alderdietan ere zati handi bat Transvaalen autonomiaren alde zegoen, eta 1907ko hauteskundeetan gobernua boerren esku geratu zen. Beste hiru kolonietan ere (Natal, Orange eta Lurmuturra) emaitzak antzekoak izan ziren; lauen ordezkariak herrialde bateratua osatzeko pausuak ematen hasi ziren. Horrela, boer eta ingelesen arteko adostasunez, 1910ean Hegoafrikar Batasuna sortu zen; eta haren barruan, Transvaal probintzia.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Census of the British empire. 1901, 1906, . Noiz kontsultatua: 2013-12-26.
  2. Oakes, Dougie (1992) Illustrated History of South Africa – The Real Story Reader's Digest ISBN 9781874912279.
  3. (Ingelesez) Bright, Rachel (2013) Chinese Labour in South Africa, 1902-10: Race, Violence, and Global Spectacle Palgrave Macmillan ISBN 9781137316578.