Hegoafrikar Errepublika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Hegoafrikar Errepublika
Zuid-Afrikaansche Republiek
1852 – 1902
Errepublika

bandera

armarria

LocationZARca1890.svg
Geografia
Hiriburua Pretoria
Historia
Aurrekoak
Flag of Transvaal.svgKlein Vrystaat
Flag of Nieuwe Republiek.svgNieuwe Republiek
Ondorengoa
Transvaal koloniaFlag of the Transvaal Colony (1904–1910).svg

Hegoafrikar Errepublika (nederlanderaz: Zuid-Afrikaansche Republiek, ZAR) —ezagunagoa Transvaal edo Transvaalgo Errepublika izen extraofizialaz— 1852 eta 1902 urteen artean iraun zuen boer errepublika independentea izan zen.

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Transvaal eskualdea Esperantza Oneko Lurmuturretik etorritako boerrek kolonizatu zuten 1835etik aurrera; 1838rako kolonoak indigenen gainean nagusituak ziren.[1]

1848an, Lurmuturreko gobernadoreak britainiar jabegoa aldarrikatu zuen Vaal ibarraren ipar eta hegoaldeko lurren gainean. Boerrek armak hartu zituzten, Andries Pretorius komandantearen agindupean; baina Boomplaatseko batailan britainiarrak gailendu ziren, eta boerrak Vaal ibaiaren iparraldera erretiratu ziren. Han Hegoafrikar Errepublika aldarrikatu zuten 1852an, Potchefstroom kapitala zela.[2]

Gatazkak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Britainiarren "Indian Ambulance Corps", II Boerren Gerran. Argazkiaren erdian, M. K. Gandhi
Britainiarren "Indian Ambulance Corps", II Boerren Gerran. Argazkiaren erdian, M. K. Gandhi

Iraun zuen artean, Hegoafrikar Errepublikak hainbat gatazka bizi izan zituen: bai indigenekin, bai boerren artean, eta baita britainiarrekin ere. Gainera 1885ean Witwatersranden urrea aurkitu zen, eta honek etorkinen oldea ekarri zuen (Johannesburg hiria meatzeen inguruan sortu zen). Gainera, britainiarren Transvaalekiko interesa biderkatu zen.[3]

Amaiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren Boerren Gerran, britainiarrek boer errepublikak (Orangeko Estatu Librea eta Hegoafrikar Errepublika) garaitu zituzten, eta 1902an azken hori Transvaal kolonia bihurtu zen, Erresuma Batuaren administrazioaren eta okupazio militarraren pean.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Fairbridge, D (1918) History of South Africa .
  2.   Eybers (1917) Select constitutional documents illustrating South African history 1795–1910 .
  3.   South African Mines, . Noiz kontsultatua: 2018-I-3 .
  4.   Oakes, Dougie (1992) Illustrated History of South Africa – The Real Story Reader's Digest ISBN 9781874912279 .