Edukira joan

Treponema

Wikipedia, Entziklopedia askea
Treponema
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPseudomonadati
FilumaSpirochaetota
KlaseaSpirochaetia
OrdenaSpirochaetales
FamiliaTreponemataceae
Generoa Treponema
Schaudinn 1905
Datu orokorrak
Gaixotasunatreponematosia
Gram tindaketabakterio gram-negatibo

Treponema generoa bakterio Gram negatiboz osatuta dago, Spirochaetaceae familia barnean sailkatuta izanik. Familia honetako genero guztiak espiroketak dira, hots, bakterio helikoidalak, finak eta luzeak, diametro txikikoak. Espiroketa guztiak mugikorrak dira, baina haien mugimendua berezia da, flageloak ez baitaude bakterioaren kanpoaldean, zelula horma eta kanpo mintzaren artean baizik. Horrek sugearen antzeko mugimendu bihurrikatzailea eragiten du, gainontzeko bakterioek ez dutena.

Treponema generoko bakterioak, espiroketa guztiak bezala, ondo ikusten dira "in vivo" eremu iluneko mikroskopioaren bitartez. Ostalari baten barruan bizi dira (gizakia ala animaliak), komentsal ala bizkarroi moduan. Espezie patogenoen artean Treponema pallidum -sifiliaren eragilea- eta Treponema carateum dira aipagarrienak. Ez-kaltegarrien artean, berriz, ahoan bizi diren komentsalak: Treponema denticola eta Treponema oralis.

Treponema guztiak anaerobioak dira edo, asko jota, mikroaerofiloak.

Treponema gehienek eskakizun nutritibo zorrotzak dituzte, laborategian hazteko hazkuntza-inguru aberatsak eskatuz. Espezie patogeno batzuk (Treponema pallidum, kasu) ezin dira laborategian kultibatu.