Sifili

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Sifili
Secondary Syphilis on palms CDC 6809 lores.rsh.jpg
Deskribapena
Mota primary bacterial infectious disease
Treponematosis
Espezialitatea infectious disease
Arrazoia(k) Treponema pallidum
Identifikatzaileak
GNS-10 A51.0
GNS-9 090, 091, 091.2, 093, 094, 095, 096 eta 097
DiseasesDB 29054
MedlinePlus 000861
eMedicine 000861
MeSH D002601
PubMed DOID:4166

Sifilia gaixotasun infekziosoa da, zehazki benereoa, sexu harremanen bidez kutsatzen dena alegia. "Frantseseria" izena ere hartu du historikoki. Garai zaharretan oso gaitz zabaldua izan zen, eta horren aztarnak literaturan ugari gelditu dira. Gaur egun, herrialde garatuetan intzidentzia txikia dauka (39 kasu 2005an Euskal Autonomia Erkidegoan).

Amerikatik XVI. mendean Espainiako konkistatzaileek Europara ekarritako gaitza zela uste izan da duela gutxi arte. Hipotesi hau eztabaidan dago egun, Erresuma Batuan XIV. mendeko hezurduretan gaitz honen arrasto garbiak aurkitu direlako [1]

Eragilea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Treponema pallidum izeneko bakterio gram-negatiboak eragiten du. Treponema hau patogeno hertsia da, eta gizakia du gordailu bakarra (ezin du aske bizi gizakiarengandik kanpo).

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru hipotesi daude sifiliaren jatorriari buruz. Antropologia eta historiografiaren eremuan, debate asko egon dira honi buruz:

-Kolonaurreko teoria: neolitiko eskeletoen lesioak sifiia dute eragile bezala.

-Kolonaurreko trukearen teoria: sifilia gaixotasun benereo bat dela, Kolonen tripulazioa europarra eraman zutena.

-Guiñadako teoria: Alfred Crosby historiatzailea iradokitzen du bi aurreko teoriak ondo daudela, tropikoaren sexu harremaneko gaixotasun bat dela eta hezurrak, artikulazioak eta larruazala mintzen duena.[erreferentzia behar]

Infekzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sexu harremanen bidez transmititzen da gaitza. Bakterio eragilea oso sentikorra da, segituan hiltzen da gizakiarengandik kanpo; hori dela eta, kontaktu zuzenaren bidez besterik ezin da kutsatu sifilia.

Bigarren transmisio-bidea sortzetikoa da: kutsatutako ama batengandik bere umekiarengana, alegia.

Kasu gutxi batzuetan musu ematerakoan ere kutsatu daiteke, ahoan txankro sifilitikoak baldin badaude.

Gaixotasunaren faseak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sifiliaren bilakaeran hiru fase sintomatiko bereizten dira:

Lehenengoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prim. zakilean

Sifili primarioa da. Inkubazioa batez beste 21 egun inguru luzatzen da. Agertzen den lehenengo zauria txankroa da, ultzera modukoa, zakil, alu edo ondestean azaltzen dena.

Txankro barnean milioka bakterio patogeno daude.

Bigarrena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sek. ezpainetan

Sifili sekundarioa da. 2 hilabete geroxeago, gutxi gorabehera, hurrengo zauria agertzen da: Lesio gorriak enborrean eta gorputz-adarretan ikusten dira. Ezaugarria berezia dauka batzuetan: esku ahurretan eta oinzoletan. Condylomata lata hartzen dute izena lesio horiek.

Sukarra, pisu galera eta gongoil handituak ere ikusi daitezke.

Sifili sekundarioa bakterio eragileak txankrotik odolera pasatzen direnean agertzen da, benetako septizemia bat eraginez.

Hirugarrena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sifili tertziarioa da. "Gumma" izeneko lesioak agertzen dira azalean edo hezurretan.

Fase hau tratatu gabeko sifilitikoen laurdenak besterik ez du garatzen. Sifili tertziarioa oso berantiarra izan daiteke, 10 urte baino gehiago pasatzen dira askotan fase hau agertu arte. Gaixoak sendatuta dagoela uste badu ere, gaitza sor egoeran dago, bakterioek bizirik irauten baitute gongoil linfatikoetan.

Fase honetan ere konplikazioak gertatu daitezke bihotzean edo nerbio-sisteman, heriotza eraginez kasu larrienetan. Nerbio sisteman sortutako kalteak oso ohikoak dira, burmuinari eraginez (dementzia zen sifiliaren ondorio ohikoren bat antibitikoak agertu aurretik)

Sintomak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Treponema pallidum-a ez du erantzun gogor bat ematen. Baizik eta gure gorputzeko defentsetan kamuflatzen da, nerbio sistema zentralera ailegatu arte.

Sifiliaren sintomak ugariak eta arinak dira. Lehen diagnostiko zehatz bat ezinezkoa zen. Haren sintomak oso modu errazean nahasten ziren.

Bakteria gorputzera sartzen denean azkar-azkar inbaditzen ditu.

Diagnostikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gaur egun sifilia antibiotikoz sendatu ahal da, baina bakarrik lehen eta bigarren faseetan. Penizilina erabili ahal da hirugarren fasean ere, baina penizilina g-sodikoa izan behar da, eta zain barneko injekzioarekin bakarrik, antibiotikoa hobeto hedatzeko. Penizilinaren dosiak aldatu ahal dira gaixotasunaren egoerareki. Lehen mailako infekzioetan dosi bakar bat eman ahal da, baina txarrera joaten bada dosi bat baino gehiago eman behar zaio pazienteari.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Cf. Efe Colón no trajo la sífilis a Europa, elmundo.es, 25-10-2010, consultado ídem
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sifili Aldatu lotura Wikidatan