Trini Tinturé

Wikipedia, Entziklopedia askea
Trini Tinturé

Bizitza
JaiotzaLleida1935eko abuztuaren 6a
Herrialdea Espainia
HeriotzaBartzelona2024ko urtarrilaren 17a (88 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakkarikaturagilea, ilustratzailea eta komikigilea
Enplegatzailea(k)Editorial Bruguera
Lan nabarmenak
trinitinture.net eta trinitinture.com

Trinidad Tinturé Navarro, Trini Tinturé izenez ezaguna (LLeida, 1935eko abuztuaren 6aBartzelona, 2024ko urtarrilaren 18a) historialaria eta ilustratzailea izan zen. Haren lanak leku nabarmena du XX. mendeko komikiaren historian.[1] Batez ere kanpoko merkaturako lan egin zuen.[2] Neska eta nerabeei zuzendutako komikietan espezializatu uzan zen. Horien artean, Emma es encantadora nabarmentzen da (1981), Espainian lanik esanguratsuena, Andreu Martín gidoilariarekin elkarlanean sortua.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trini Tinturé 1935ean jaio zen.[3] Bere familia, sei kidekoa, aitaren diru-sarreretatik bizi zen, zurgindegi bat baitzuen.[3]Txiki-txikitatik izan zuen marrazkirako zaletasuna eta, bere kabuz ikasi zuen.[4]

Marrazkilari ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1955ean, bere jaioterriko Arte Ederren Zirkuluko marrazketa artistikoko 1. domina eman zioten.[3]Bi urte geroago, Bartzelonara joan zen trenez, izeba-amona bat bizi zen lekura.[3] Han ez zuen arazorik izan argitaletxe txikietan historialari-lana aurkitzeko (Gráficas Soriano, Indedi) eta publizitatearekin ere probatu zuen.[3]

1960an Brugueran sartzea lortu zuen, eta handik kanpo merkatura jauzi egin zuen Creaciones Editoriales agentziaren bidez. Haren komikiak Alemania, Austria eta Erresuma Batuko aldizkarietan argitaratu ziren, hala nola "Biggi", "Jurtz", "Jamp Shop", "Tina" edo "Twinkle".[4][2] Kanpo-merkaturako dituen serieen artean, Oh, Tinker! eta Curly. nabarmentzen dira.[5]

1981etik aurrera, Andreu Martín eta Francisco Pérez Navarrorekin gidoiei bere telesailik ezagunena garatu zuen, Emma es encantadora, "Lily" aldizkarirako.

2015. urtean, 33. Nazioarteko Komiki Aretoan, "Autoras del cómic femeninoa en el franquismo 1940/1970" izeneko erakusketa jarri ziren ikusgai haren lanak.[6]

Estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Armando Matías Guiuk Trini Tintureren marrazkien samurtasuna nabarmendu du.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. El cómic femenino de España vuelve al primer plano. .
  2. a b Cuadrado (2000), p. 1221-1222.
  3. a b c d e Tinturé, Trini (06/1983). Comic Story-24 en "Bruguelandia" nº 22, pp. 20-23.
  4. a b c Matías Guiu, Armando (06/1983). Comic Story-24 en "Bruguelandia" nº 24, pp. 22-23.
  5. «Trini Tinturé» lambiek.net.
  6. Press, Europa. Arranca el Salón del Cómic que espera alcanzar los 106.000 visitantes. .

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • CUADRADO, Jesús (2000). Atlas español de la cultura popular: De la historieta y su uso, 1873-2000. Madrid: Ediciones Sinsentido/Fundación Germán Sánchez Ruipérez. 2 v. ISBN 84-89384-23-1. 

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]