Trocaderoko gudua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Trocaderoko gudua
Irudia
Map
Motagudu
gatazka
Honen parte daPuerto Real eta San Luisen Ehun Mila Semeak
Data1823
KokalekuPuerto Real
Cádiz
HerrialdeaEspainia
Sancti Petriko gaztelua.
Trocadéro Parisen. Izena guda honetatik datorkio.

Trocaderoko gudua 1823ko abuztuaren 31n izan zen, Trocadero uhartea (Cadiz, Espainian). Hirurteko Liberalari (1820-1823) amaiera eman zion gerra-topaketa izan zen, eta Fernando VII.a errege absolutista berrezarri zuen, «Hamarkada Deitoragarria» ri (1823-1833) hasiera emanez. San Luisen Ehun Mila Semeak deituriko tropa frantsesen esku-hartzeak, iraultza konstituzionalari aurre egiten zion bando tradizionalistaren aldeko borroka bukarazi zuen.

Egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fernando VII.ak 1812ko Konstituzio liberala berrezartzeari uko egin zion eta 1820tik aurrera Rafael de Riego konstituzionalistaren matxinadaren ondorioz herrialdean izandako iraultzari aurre egin behar izan zion. Erregeak 1812ko Konstituzio indargabetua berrezarri behar izan zuen, baina 1822ko urrian Italiako lurraldean bilduta zegoen Veronako Kongresuari nazioarteko deia egin zion. Veronako Kongresuak Frantziari Espainiako gatazkan esku hartzeko baimena eman zion, Fernandoren tronua berrezarriz. 1823ko apirilaren 7an, Angulemako dukea buru zuten San Luisen Ehun Mila Semeek Pirinioak zeharkatu zituzten. Harrera ona izan zuten Euskal Herrian, Nafarroan eta Katalunian, herritarren gorespenen artean aurrera eginez. Hala ere, dukeak Iruñea eta Donostia setiatu behar izan zituen. Maiatzaren 23an gobernu liberala Madrildik Sevillara aldatu zen, Fernando VII.a erregea berarekin eramanez bahitu gisa.

Gudua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziako indarrak Cádizera iritsiko ziren erregearen bila, eta, hiria harrapatzeko asmoz, Trocaderoko gotorlekua (Puerto Real) zegoen uhartea setiatu zuten. 1823ko abuztuaren 31n, frantsesek ezusteko eraso bat egin zuten baionetekin, itsasbehera aprobetxatuz eta gotorlekua hartuz. 141 baja frantziar eta 400-500 espainiar izan ziren, eta 1000 preso baino gehiago. Erasoa hain izan zen bat-batekoa, non ez baitzen ihes egiteko aukerarik ere izan.[1]

Frantziako armadak gotorlekua okupatu zuen Cadizera zihoazen bateriak eraikiz. Angulemako dukeak badiaren kontrolatu zuen, baina hirian sartzeko modu bakarra pasabide bat zen, San Fernandon zehar, oso ondo defendatuta zegoena. Dukeak Sancti Petriko gaztelua bonbardatu eta Boquerón lurmuturrean lehorreratzen saiatzea erabaki zuen, Cadizeraino oinez jarraitzeko. Irailaren 20an gotorlekuari tiro egin zioten eta berehala errenditu zen. Hilaren 23an jakinarazi zuten Borboiko erregea libre zegoela. Fernando gabarra batean sartu zen eta Cadizetik El Puerto de Santa Mariara eraman zuten. Han dukearekin bildu zen. Cadizko Hiria urriaren 3an errendituko zen azkenean.[2]

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iraultzaileekiko amnistia konpromisoari uko eginez, erregeak errepresio gupidagabeak agindu zituen tropa frantsesak egon ziren bitartean. Hurrengo urteetan 30.000 pertsona exekutatu ziren. Erregeak, gainera, Espainiako 1812ko Konstituzioa berriro ezeztatu zuen, garai hartako oposiziogileek eta historialari gehienek hamarkada absolutista deituriko hamarkadari bide emanez.

Garaipena ospatzeko, Parisen uhartearen eta gotorlekuaren izena eman zitzaion plaza bati. Angulemako dukeak «Trocaderoko Printze» titulua jaso zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Aquiles de Vaulabelle, Historia de la Restauración de los Borbones en Francia, 107-108. or.
  2. https://fundacionlegadodelascortes.wordpress.com/2017/05/12/defensa-de-cadiz-en-1823/

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]