Edukira joan

San Luisen Ehun Mila Semeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
San Luisen Ehun Mila Semeak
Irudia
Motaexpeditionary army (en) Itzuli
Indarraldi1823ko apirila - 1828
KokalekuEspainia
HerrialdeaBorboien berrezarkuntza
GatazkaErregezaleen matxinada

San Luisen Ehun Mila Semeak, (Frantzian, Expédition d'Espagne bezala ezaguna) 1823ko apirilaren 7an, Luis Borboikoa, Angulemako dukea gidari zela, Espainiako erregetza konstituzionala eraitsi eta absolutismoa berriro ezartzeko asmoz, Bidasoko muga zeharkatu zuten osteei jarri zitzaien izena da.

San Luisen Ehun Mila Semeak Orreagatik igarotzen (1823)

60.000 gizonek osatzen zituzten frantses osteak, eta beste 35.000 gizon altxatu ziren liberalen aurka Espainiako estatuan. Apirilaren 9an Donostia inguratu zuten frantses osteek eta egun berean Espainiako eta Indietako behin-behineko gobernu absolutistak, Oiartzunen bildurik, baliorik gabe utzi zituen kargu konstituzional guztiak eta indarrean jarri zituen 1820ko iraultza liberalaren aurreko erakunde guztiak, Hego Euskal Herriko foruak barne.

Gipuzkoan, Gaspar Jauregi Artzaia gerrillari liberalak, aurre egin zien frantsesei, baina etsi egin behar izan zuen absolutisten erasoei ezin erantzunik. Nafarroan armada absolutista eratu bazen ere, Iruñeko hiria militar konstituzionalen esku geratu zen. Iruñeko setioa sei hilabetez luzatu zen ia, eta irailaren 16an errenditu zen. Absolutistek Bilbo hartu zuten.

Espainiako estatuan, Katalunia izan zen absolutistei denbora luzeagoan aurre egin zien herria. Francisco Espoz Mina nafar militar liberala zen bertako Jeneral Gorena eta azaroko lehen egunetara arte ez zen errenditu hura. Irailaren 30ean Fernando VII.a erregeari bere lagun frantsesengana joaten utzi zioten gorte konstituzionalek, Cádizen zegoela, Trocaderoko fuertean eta horrekin bukaera eman zitzaion Erregezaleen matxinadari. Erregeak ez zuen, ordea, hitza bete eta liberalak zigorrik gabe utziko zituela agindu bazuen ere, absolutismoa ezarri zenean neurri bereziak hartu ziren buruzagi liberalen aurka.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]