Troiako Zaldia
- Artikulu hau troiako zaldiari buruzkoa da, beste esanahietarako ikus: Troiatar (argipena)

Troiako Zaldia Homeroren Odisea eta Virgilioren Eneidan agertzen den objektua da. Troiako hiria setiatua zuten greziarrek, baina ezin ziren bertan sartu. Orduan Ulisesek (Odiseo greziarrentzat) zaldi erraldoi bat eraiki zuen eta bertan utzi, Troiatarrek jainkoen opari gisa hartu eta hiri barnera sar zezaten. Barnean Greziarren gudari hoberenak izkutatu ziren eta gauean ateak ireki eta barrutik erasotu zuten hiria, Troiako Gerra bukatuz.
Homeroren Iliadan, Troiako Gerraren azken pasarteak kontatzen badira ere, gerra beraren amaiera eta hori posible egin zuen Troiako Zaldiaren pasartea ez dira kontatzen. Pasarte hori Odisean azalduko da laburki. Odisea K.a. VIII. mendean idatzi zen. Eneida, aldiz, K.a. 29. urtean eta K.a. 19. urte artean idatzi zen.
Troiako Zaldia Odisea-n
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Altzinooren jauregian dagoela Ulisesek Demodoko aedoari eskatzen dio Troiako Zaldiaren pasartea kanta dezan:
« |
|
» |
— Odisea[1] |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Matías Múgicaren itzulpena Balea Zuria argitaletxearentzat (2025), 186. or.