Ulises

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Artikulu hau heroiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ulises (argipena)».
Ulises
Greziar mitologia
Head Odysseus MAR Sperlonga.jpg
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaLaertes
AmaAnticlea (en) Itzuli
Ezkontidea(k)Penelope
Bikotekidea(k)Kalipso, Zirtze, Euippe (en) Itzuli eta Callidice (en) Itzuli
Seme-alabakTelemako, Agrius (en) Itzuli, Leontophron (en) Itzuli, Leontophonus (en) Itzuli, Nausinoo, Nausitoo, Telegonus (en) Itzuli, Cassiphone (en) Itzuli, Latino, Poliporthes (en) Itzuli, Ardeas (en) Itzuli, Polypoetes (en) Itzuli, Anteias (en) Itzuli, Arcesilaos (en) Itzuli eta Auson

Odiseo edo Ulises (grekoz: Ὀδυσσεύς; latinez: Ulixes) Antzinako Greziako mitologiako heroia da, Homeroren Iliadaren pertsonaia eta Odisearen protagonista. Itakako errege zen, Greziako mendebaldean dagoen uharte batekoa, alegia.

Laerteren eta Antiklearen semea zen, Peneloperen senarra, eta Telemakoren aita. Greziarrek Sziros uhartera bidali zuten, han ezkutaturik zegoen Akilesen bila. Troiako gerran parte hartu zuen. Patrokloren ohoretan egin ziren hileta jokoetan, Akilesen eta Agamemnonen artean bakea egin zuen, eta Akilesen armez jabetu zen. Troiako Zaldiaren sortzaileetako bat izan zen, eta zurezko zaldi hura erabili zuen.

Greziarren garaipenaren ondoren, urrun ibili zen hamar urtez, eta denbora horren buruan Itakara itzuli zen Penelopek inguruan zerabiltzan ezkongaiak hiltzeko asmoz. Odisea epopeian kontatzen dira Ulisesek izan zituen gorabeherak eta abenturak, eta Iliada epopeian gudari abil eta maltzur gisa ageri da. Artista askoren inspirazio iturri izan da. Etruriarrek Nanos (Ibilkorra) izena eman zioten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]