Tronbopenia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Tronbopenia

Thrombocytopenia 1.jpg

Tronbopenia duen odola
Deskribapena
Mota blood platelet disease
zantzu mediko
Espezialitatea hematologia
Azterketa medikoa blood platelet count
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikak (21R)-argatroban, desmopressin, Lepirudin eta anagrelide
Identifikatzaileak
OMIM 188000, 313900, 273900, 300367, 612004, 612004, 300367, 273900, 188000 eta 313900
DiseasesDB 27522
MedlinePlus 000586
eMedicine 000586
MeSH D013921 eta D013921
Disease Ontology ID DOID:1588 eta DOID:1588

Tronbopenia edo tronbozitopenia odoleko plaketen gutxitzearen ondorioz sortutako asaldura da.

Gizaki osasuntsu batean plaketen kopurua 150.000-450.000/mm3 da. Tronbopenia dago kopuru hori 100.000/mm3-tik behera dagoenean.

Plaketen funtzio nagusia odolaren galera ekiditean datza, odolaren gatzapena edo koagulazioa errazten dutelako. Plaketen kopurua oso txikia denean odoljarioak maiz agertzen dira.

Tronbopenia hezur-muinak plaketa gutxi ekoizten duelako sor daiteke, edo ekoizpena normala eduki arren sortutako plaketak azkar desagertzen direlako [1]

Asaldura honek askotan ez du sintomarik eragiten, eta errutinazko odol-analisi batean antzematen da (batez ere plaketen kopurua 75.000-100.000/mm3 bitarteko balioetan dagoenean). Balio txikiagoek honako sintoma hauek eragin ohi dituzte: hematomak, sudur eta hortzoien odoljarioak, hematuria, petekiak eta nekea.

Tronbopeniaren atzean hainbat eragile egon daitezke, garrantzitsuenak hauek izanik:

Tratamenduak gaitzaren jatorriari aurre egin behar dio asaldura hematologikoa hobetu ahal izateko. Kasu larrienetan plaketen transfusioak burutzen dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]