Tulum

Tulum (yucatecoz Tulu'um) Quintana Roo estatuan dagoen hiri maia harresiduna da, Cobá hiriaren itsas portu nagusia. Lehen Zama deitzen zuten, "egunsentia" esan nahi zuena. Orain, Tulum deitzen da eta izen horrek "harresia" esan nahi du. Hiri hau asko handitu zen XIII. eta XIV. mendeetan.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1558an, Juan de Grijalva konkistatzaileak, hiria aurkitu zuen eta harrezkero, Tulum desagertu zen, besteak beste, esklabotzaren erruagatik. Harresiez inguraturik dago iparraldean, hegoaldean eta mendebaldean. Ekialdean itsasoa dago. Harresien barruan eraikin historiko garrantzitsuenak daude.
Tulum gune komertzial oso garrantzitsua izan zen, baina gaur egun gune turistiko bezala da ezaguna batez ere.

Turistentzako toki interesgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Tulum-eko hondar arkeologikoak.
- Cobá-ko hondar arkeologikoak.
- Tulum-eko hondartzak.
- Ibaiak, urpekaritza egiteko (zenote-ak).
- Kostaldea, urpekaritza egiteko.
- Xel-Há hondar arkeologikoak: Maia garaiko gune arkeologikoa eta parke ekologikoa.