Turones

Wikipedia, Entziklopedia askea
Turonesen txanponak.
Marroiaz turosenen izan zitezkeen lurrak. Berdez, egungo Indre eta Loira departamendua.

Turones herria (latinetik: "Turoni") Zesar garaiko Galiako herria izan zen. Egungo Indre eta Loira departamenduan, Loira hegoladean bizi ziren. Haien historiari buruzko informazio gutxi dago.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Turoni hitzaren interpretazioa ez dago oso garbi. Hipotesi desberdinak daude. Batzuentzat Turo hitz galiarratik dator, hau da, "Indartsuak" edo "Puztuak". Beste batzuk "Aldakorrak" bezala itzultzen dute. Turoni hitzatik Turena lurraldearen eta Tours hiriaren etonimoak datoz.

Informazio historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Turones herria historian, Galiako beste herri guztiak bezala, lehen aldiz Julio Zesarren lanei esker agertzen dira.[1] K.a. 57 urteko kanpainaren ondoren Zesarren ejerzitoak Turonese herriaren lurraldean negua igaro zuen. Geroago, Zesarrek berak aldameneko karnutesekin batera aipatzen ditu. Beste tokitan ere piktonesekin, kadurkosekin, aulerkosekin... Vercingetorixek K.a.52 urteko erreboltan turosenen laguntza jaso zuen: 8.000 soldadu joan ziren haren laguntza.

Ptolomeoren arabera, haien hiriburua Tours edo Cesarodunum zen, Lugdunense probintziaren barruan.

Tiberio garaietan Sacrovirren matxinadak ere turonesen laguntza jaso zuen baina berahala menperatuak izan ziren.

Ezagutzen dira tribu horien txanponak. Zilarrezkoak dira eta alde batean emakume baten buruarekin "Turones" hitza dator. Infrentzuan Cantorix agertzen da, lauhazka doan zaldi baten gainean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]